Berrikuntza

/Berrikuntza

Teknologia eta berrikuntza enpresaren zerbitzura

Arabako enpresek sektore nagusietan -esaterako, aeronautika, energia edo bioteknologia- duten pisua ez da halabeharrezko kontu bat. Teknologia zentroak, ikerketa erakundeak edo proiektu berritzaileen hazitegia arrakasta honen beste gako batzuk dira eta ildo honetan berrikuntza faktore erabakigarria izan da.

Arabako Teknologi Parkea aipatu gehienen egoitza da, baita teknologiaren arloan gehien garatutako enpresena ere. Horrek harremanak eta kontaktuak errazteaz gain, teknologiaren transferentzia, lankidetza eta nazioartekotzea ere babesten ditu.

Tecnalia

Tecnalia Research & Innovation Cidemco, ESI, Euve, Fatronik, Inasmet, Labein, Leia eta Robotiker izenekoen fusioaren emaitza gisa sortu da eta, hala, Espainiako Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren (I+G+B) talde pribatu handiena da. Europako lehengoetakoa da eta 1.400 langile baino gehiago ditu eta 125 milioi euroko fakturazioa dauka.

Erakundeak bost banaketa hartzen ditu barne: Garapen Iraunkorra, ICT-European Software Institute, Industria eta Garraioa, Berrikuntza eta Gizartea eta Osasuna. Bertan balioa kreatibitatearen eta determinazioaren bidez ematen duten irtenbide teknologikoak bistaratzen, identifikatzen eta garatzen dira. Eta beti besteen aurretik, urrats bat hain zuzen.

“Berritzea etorkizuna eraikitzea da” dute lelotzat, haien asmoa argi uzten duena. Enpresen eta, ondorioz, gure gizartearen garapen zientifiko eta teknologikoari laguntzea da bere egitekoa.

ATZ – Aeronautikako Teknologien Zentroa

Euskal Teknologia Sarean integratutako zentro teknologiko bat da, garapen entseguetan eta osagai eta produktu aeronatukoen egiaztapenean espezializatua. 1997an irabazi asmorik gabeko fundazio gisa ezarri zen eta erakunde publikoek eta pribatuek sustatu zuten. Sektore aeronautikoan eta espazialean ikerketa eta garapen esperimentala dira bere jarduerak, baita horien emaitzak irakaskuntzaren, teknologiaren publikazioaren edo transferentziaren bidez zabaltzea ere.

Zenbait material eta osagai aeronautikok eta trenen hainbat material eta osagaik suaren aurrean nola jokatzen duten simulatzeko ereduak baliozkotzeko erabakigarriak izan diren proiektuetan, adibidez, esperientzia handia dauka.

CIC Energigune

EAEn egoitza duen energiaren ikerketa zentro berria da. Bere egitekoa sektore honen nazioarteko panorama zientifikoan nagusi izatea da, energiarekin zerikusia duten materialen oinarrizko ikerketan ardaztuz. Zortzi urte eskasen buruan, Europako bost ikerketa zentro nagusietako bat bihurtu da, dagokion arloan.

Euskal enpresen industria lehiakortasunari egin dion ekarpenak ikerketa bikaina eta eragin handikoa izan ditu oinarri; baita tokiko industriari teknologia eta ezagutza transferentzia; eta energiaren biltegiratzearen esparruan EAEko ikerketaren eta teknologiaren ahaleginen koordinazioa ere.

Zentroak erakunde publikoen eta administrazio erakundeen babesa dauka, baita energiaren sektorearekin zuzenean lotuta dauden enpresa pribatuena ere. Zentro honen jarduera erabakigarria da merkatuko nitxo berrietan nazioarteko lidergoa duten enpresa taldeen sorrera sustatzeko eta Euskadi energiaren eta iraunkortasunaren arloan Euskadi bikaintasunaren ikerketaren erreferentzia izan dadin.

Ikerlan

Ikerketa Teknologikoen Zentroa da, produktu mekatronikoen garapen integralean aditua. Lehiakortasuna hobetze aldera industriarekin lankidetzan aritzen da, ezagutza teknologikoak produktu berritzaileen eta metologia produktuen eta tresnen garapenean aplikatuz, berrikuntza, diseinu eta ekoizpen prozesuak hobetzeko.

BIC Araba –Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa

1989. urtean sortu zen eta Eusko Jaurlaritzak bertan parte zuen, SPRIren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren bidez. Hasiera-hasieratik enpresa ekimen berritzaileak eta oinarri teknologikoko ekimen berriak babestu eta sustatzera bideratu da, lurraldean jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sustatzeko.

Mende laurden honetan, 281 enpresa baino gehiago sor daitezen laguntza eman du. Enpresa horietako batzuk dagoeneko kasuan kasuko sektoreko nazioarteko erreferentzia gisa gailendu dira eta argitalpen honetan agertzen dira, Mizar Additive Manufacturing adibidez. Egun, hazitegiak 37 proiektu hartzen ditu barne, 109 langilerekin, eta proiektu gehienek oinarri teknologikoko sektoreetan prestakuntza handia duten profesionalak dituzte buru: Industria 4.0, bioteknologia, ingurumena, energia, internet eta zerbitzu aurreratuak.

Horien artean Arabako enpresa sektore aurreratuena eta, batez ere, etorkizuna egon badago. Segur aski ondorengo hauei buruzko gauza asko entzungo ditugu:

Karten Space

Nanosateliteen diseinua eta fabrikazioa. Enpresa honen jarduera Europa mailan aitzindaria da eta Ipar Amerikako enpresekin lehiatzen dira. Ainhoa Cid estatu mailako Yuzz lehiaketaren irabazlea izan zen sustatzailea.

Globetesting Norte

Software probetan eta softwarearen bizi zikloaren metodologietan espezializatutako konpainia teknologikoa. Bi urte baino ez dira enpresa eratu zenetik (2014) eta egun dagoeneko 17 langile ditu. Nazioartean ezagunak diren multinazionalentzako egiten dute lan.

Meteo for Energy

Meteorologia zerbitzuak eskaintzen ditu, iragarpen meteorologikoen arloko teknologiaren bidez energia berriztagarrien eraginkortasun energetikoa optimizatu eta hobetzeko. Kameren bidez hodeiak iragartzeko sistemak garatzen aitzindariak dira. Halaber, datuen tratamenduari buruzko Bigda Solutions izeneko jarduera ildo berri batean lanean ari dira, dela identifikazioa eta tratamendua edo Industria 4.0 horren barruan kokatutako iragarpen ereduak integratzea.

Lis Solutions

Datuen analisian eta hornidura ganberaren prozesuen hobekuntzan espezializatua. Business Intelligence softwarea daukate eskaera aurreikusteko, stocka kudeatu eta optimizatzeko, kostuak bistaratzeko, etab. Enpresaren jarduera Alemanian hasi zen eta 2013an Gasteizera, jaioterrira, itzultzea erabaki zuen. Egun Gasteizen, Bartzelonan eta Neu Ulm (Alemania) hirian delegazioak ditu.

I+Med

Ingeniaritza biomedikoaren esparruan produktu berriak -botiken liberazio kontrolaturako hidrogelak esaterako- diseinatu eta fabrikatzen dituen bioteknologiako enpresa.