Arabak, egun, 321.777 biztanle ditu, EAEako bizilagunen % 14,8, eta horietatik 246.042 hiri- buruan, Gasteizen, bizi dira.

Ekonomikoki industria Arabako BPGaren % 32 da, Euskadikoaren (% 23,5), Espainiakoaren (% 17) eta 28en EBren (% 19) oso goitik. Arabako ekonomiaren ezaugarri nabarmenetako bat, gainera, hau da: kanpora zabalik dago. Gure enpresen esportazioak Autonomia Erkidegokoen % 26,6 egiten dute, lurraldeak dituen biztanleei eta ekonomiari dagokienetik oso gora. Horrek esan nahi du Araban ekoizten denaren % 50 baino gehiago esportatu egiten dela.

Araban 138.677 pertsonak dihardute esportazio lane- tan, Euskadin, guztira, dihardutenen % 16,4. Industria sektoreak 2.072 establezimendu eta 37.027 langile ditu lurraldean (% 26,7).

Azpimarratzekoak dira, halaber, lurraldean erabat erro- tuta dauden jardunak, hala nola, automozioa, aeronau- tika, beira, hodi eta osagaiak, esku lanabesak, tren- industria, elikagaiak eta ardoa, garraioa eta logistika, biosanitarioa…

Eta azpimarratzekoa, baita ere, Araban energia arloan, egitura aeronautikoetan eta industria farmazeutikoan, zenbait aipatzearren, egiten den ikerketa.

Deskribatu den ahalegin ekonomikoaren adibideak diren lekukoak erakutsi nahi izan ditugu argitalpen honetan, Araban egin eta mundu guztian onetsitako ekoizkin gutxi batzuk, milaka lagunen lana ikusgarri bihurtzen dutenak, langile oso gaituek egina gaine- ra, gizarte aurreratuen ezaugarri bat.

Eguneroko lan horrekin bezeroen beharrei erantzun ez ezik munduko eta Europako liga onenetan ere lehiatzen dira eta, horrela, gozatzen dugun gizarte ongizate, bizi kalitate eta ingurumen maila bikaina lortzen laguntzen digun aberastasuna sortzen dute.