Formakuntza bikaina

Ezagutzak dituzten pertsonak enpresa baten arrakastaren gakoak dira eta Araba kalitatezko formakuntza edukitzeaz beti egon da harro. Argitalpen honetan agertzen diren enpresak horren adibide dira. Gure lurraldea Espainiako LHko zentro nagusienaren jaioterria dela eta Europako garrantzitsuenetako bat dela ahaztu gabe: Egibide, Elizbarrutiaren eta Jesus Obreroren integrazioaren ondotik jaiotakoa.

upv

Bai gure lurraldeko unibertsitateak, bai lanbide heziketako zentroek tradiziozko ahalegina egin dute pertsona gaituak prestatzeko, lan merkatuan sar daitezen. Baina, horrez gain, EHU, Ikaslan –Arabako hamaika ikastetxe publiko biltzen dituena- edo Hetel –LHko zentro hitzartuak biltzen dituena; Egibide esaterako- bat datoz balio erantsia ematearekin.

Normalean enpresa LHrekin lotzen da eta lan merkatuan sartzeko giltza nagusitzat jotzen da. Lanpostuen % 65ek (% 70ek industria sektorean) titulazio hori behar dutela kalkulatzen da. Hala, Araban, hezkuntza modalitate hori hautatzen duten 7.000 ikasle daude eta lanean dauden edo langabezian dauden 5.000 langilek birziklatze profesionaleko eskolak jasotzen dituzte. Desdoitzea emakumeen artean dago: emakumeen presentzia ozta-ozta iristen da % 10era.

jesusobrero2

Kalitatezko formakuntza honen gakoa enpresen egunerokotasunaren errealitatea eta arazo zehatzen konponbidea oinarri duen metodologia bat irakastea da Horregatik, funtsezkoa da enpresekiko harremana eta horien premiak ezagutzea.

SEA – Arabako Enpresarien azterlan batek kalkulatu du datozen urteetan gure lurraldean 9.000 lanpostu bete beharko direla eta lanpostu horien berariazko profiletarako ia ez dagoela curriculumik.

Bai EHUren Arabako campusak, bai Ikaslan eta Hetelen zentroek praktika programak dituzte ikasleek formakuntza teorikoa osa dezaten, formakuntza praktikoa beregana dezaten eta, ahal den neurrian, eskuratzen ari diren ezagutzak aprobetxa ditzaten. Hori guztia laneratzea errazteko.

Baina gaitasun teknikoak ez dira nahikoak. Arabako enpresak nazioarteko bihurtzen ari dira eta geroz eta beharrezkoagoa da gazteria “globalizatua” eta hizkuntza ezagutzak dituena.

Ia % 57k dio ingeles maila ona duela (oraindik maila txikia beste herrialde batzuekin alderatuz gero) eta Mercedes enpresaren eraginak alemanari bultzada handia eman dio. Txinera eta arabiera, negozio aukera berriak zabaltzen ari diren herrialdeei lotutakoak, hizkuntza eskoletan lehen urratsak ematen ari dira.

upv2

Ildo horretan, formakuntza duala, Europakok beste herrialde batzuetan oso zabaldua, berehalako erronka dela agerian jarri da. Egibide eta Mercedes-Benz, Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin, Euskadiko lehen esperientzia honetan dagoeneko lanean ari dira. Akordioak 2.000 orduko prestakuntza zikloa 4.790 ordutara luzatuko du eta ordu horietako 3.000 enpresan bertan lan eginez garatuko dira. Alegia, prestakuntza hobea eta jasotako formakuntzaren eta lanpostuko premien arteko bat etortze handiagoa. Laburbilduz, xedea ikasleen formakuntza integrala oinarri duen enplegagarritasun hobea lortzea da, kalitate handiagokoa eta enpresari gehiago lotutakoa.

Halaber, Ikaslanek ikastetxeak jazotzen diren gizarte eta teknologia aldaketetara egokitzeko ahalmena ere azpimarratu dute, baita etorkizuneko profesionalentzako ezinbestekoak izango diren sektore batzuen espezializazioaren metodologia eta analisi aldaketaren egungo unea ere.

Erronka, unibertsitatean hausnartzen duten moduan, pertsonak prestatzea da, ez bakarrik aldaketara egokitzeko gai direnak, baita aldaketa horiek eragin eta horien buru izateko gai direnak ere.