Project Description

Argazki guztiak

A&B Laboratorios de Biotecnología, lehen euskal fabrikatzailea Europako ekoetiketa lortzen

Izena: A&B Laboratorios de Biotecnología S.A.U.
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Kimika eta Bioteknologia
Langile kopurua: 27
Sorrera urtea: 2001

ab2

Duela gutxi arte, produktu kimikoak eta iraunkortasuna aurkako terminoak ziren. A&B Laboratorios enpresak bere detergenteek, desinfektatzaileek, mantentze produktuek, etab. gutxieneko ingurumen eraginari erantzun diezaioten lortu du eta Europako ekoetiketa lortu duen lehen euskal fabrikatzailea eta estatu mailan ekodiseinuko sistema bat egiaztatzen duen kimika sektoreko lehen enpresa izatearen ohorea dauka.

Jarduera abian jarri zenetik iraunkortasunaren faktorea estrategiaren parte da: “Ingurumenaren aldetik egokiagoak eta seguruagoak diren produktu kimikoak eta bioteknologikoak erabiliz gizarteari irtenbide berritzaileak ematea”. Eta, hala, oinarri teknologikoko antolamenduaren aldeko apustuari esker, berrikuntzaren inguruko apustu garrantzitsua eta ekipamendu eta ikertzaileen baliabide zabalak dituena, familiako enpresa txiki honek sari asko lortu ditu: Ingurumenaren Europako Sariak gailentzen dira, hiru aldiz lortutakoak, eta horiei EAEko zazpi gehitu behar zaizkie, kudeaketaren eta produktuaren arloko sariak tartekatuz. Sektoreko erreferente bat da.

Produktu horiek, gainera, oso lehiakorrak dira: erakundearen iraunkortasunari lagundu diote, ez bakarrik ingurumenari dagokionez, baita ekonomiari eta gizarteari dagokienez ere, eta merkatu berriak irekitzeko eta esportaziorako giltza bilakatu da (bertan, asko ari da hazten). Tradiziozko produktuekin alderatuta eraginen % 80 murritz dezaketen teknologia garbien erabilerak herrialde askotan onarpen handia dauka eta A&B laborategiaren erreferentziak dagoeneko 13 herrialdetan merkaturatzen dira (batez ere Europan eta Hego Amerikan).

Produktu zorroak 150 erreferentzia baino gehiago ditu, garbiketa eta desinfekzio produktutan, industria sektorerako uren mantentze lanetan eta tratamenduan, elikagai industrian, Horeca kanalean, osasun sektorean eta organismo ofizialetan banatutakoak. Abantailak, esaterako: produktu seguruagoak dira, langileentzako eta instalazioetarako arrisku gutxiago dituzte eta bizitzaren amaieran hondakin gutxiago sortzen dituzte.

Teknologia garbien (kimika berdea eta bioteknologia) aplikazioaren gaineko berrikuntzari A&B Laboratorios laborategiek erakundeko pertsonen eta enpresa bikaintasunaren alde egiten duten apustua gehitzen zaio. Enpresaren gizarte erantzukizuna negozio estrategiaren barruan dago eta A&B laborategian lan egiten duten pertsonak harro daude hiri eta ibai garbiagoak edukitzearen alde sustatzen duten ekarpenagatik.

Halaber, familia handi bat osatzen dute eta bertan bazkariak, haurren jaiak edo proiektu solidarioak haien egunerokotasunaren parte dira. Barne asebetetzearen notak urtero-urtero 8,50 gainditzen du.