Project Description

Argazki guztiak

‘alegria activity’, gurpilen gaineko komunikazioa mundutik barrena dabil

Izena: Alegria Activity
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Komunikazioa – Publizitatea
Langile kopurua: 300 baino gehiago eta egoitzak hiru kontinentetan.
Sorrera urtea: 1988

alegria2

Alegria Activity enpresaren unitate mugikorrek lau kontinenteetatik barrena, egunero-egunero, milaka kilometro egiten dituzte, hezkuntza eta formakuntza kanpainak milaka pertsonari hurbiltzeko eta ezkutuko lekuetara iristen dira, esaterako, Amazoniako basora.

Hori guztia 1988. urtean hasi zen, Jesus Alegria bere ibilgailuetako baten barrena desmuntatzeko lanekin tematu zenean; lurreko garraioaren araudi berriaren ondotik ezin ziren pertsonak garraiatu, ezta horien aukerak esploratu ere. Leku hori gurpilak zituen lokal bat edo bulego mugikor bat izan zitekeela pentsatu zuen, bertan komunikazio esperientziak sortzeko.
Espainiako herri administrazio guztietatik joan-etorrian hiru urte baino gehiago eman ondoren, Madrilgo Erkidegorako lehen kanpaina garatu zuen: “Lurra planeta, gure abentura”, gazteenen ingurumen sentsibilizaziorako kanpaina bat.

Gaur egun nazioarteko irismena duen enpresa bat da eta bulegoak ditu Espainian, Frantzian, Kolonbian, Ekuadorren, Marokon, Senegalen, Angolan edo Dubain eta 20 herrialde baino gehiagotan kanpainak eta roadshow delakoak garatu ditu. Orain bertako flotak ingurumenaren aldetik zabalagoak eta errespetuzkoagoak diren ibilgailuak ditu eta munduko edozein lekutan, ez dio axolan non, zerbitzu integralak emateko gai dira.

Komunikazio kanpainez gain, Alegria Activityk bere unitate mugikorren bidez Europa mailako gertaera garrantzitsuen emankizunean parte hartzen du, esaterako, Formula 1eko edo motoziklismoko lasterketetan, inbestiduretan, erakunde bisitetan, futbolaren Europako finaletan, etab.
Enpresaren bulegoko eta tailerretako hormetan honako kartel hauek irakur daitezke: “Orain bistakoa dena, noizbait irudizkoa izan da” (William Blake) edo “Urrun begiratzen denean bakarrik egin daiteke aurrera “Jose Ortega y Gasset).