Project Description

Argazki guztiak

AJL Ophthalmic, begi inplanteak fabrikatzen dituen estatuko enpresa bakarra

Enpresa: AJL Ophthalmic S.A.
Kokalekua: Arabako Teknologi Parkea
Sektorea: Biosanitarioa
Langile kopurua: 63
Sorrera urtea: 1992

ajl2

1994. urtean, begi barruko lenteen sektorean zeuden prezioen gorabeheren ondotik, Pedro Salazarrek AJL banaketako enpresari bira bat eman zion eta produkzio lanak egitea erabaki zuen. Gaur egun produktu sanitarioen eta oftalmologiarako ekipamenduaren eta tresneria kirurgikoaren diseinuan, fabrikazioan, banaketan eta salmentan dago espezializatua. Indarreko puntuak kornearen, katarataren, glaukomaren edo erretinaren espezialitateak dira.

Bi urteko bizia bakarrik izanda aldatzera bultzatu zien ezinegon hori bokazio berritzaile eta globalean irauli den bera da; egun konpainiak nazioarteko hiru patente ditu eta 71 herrialdetan dauka merkataritza presentzia. Azken bost urteetan, 3 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte I+Gn eta oftalmologiako eta garezur-aurpegi masailetako inplanteak fabrikatzen dituen estatutako enpresa bakarra da.

Egiten duten lanari esker, begiak itxi ezin dituzten eta begi bat zabalik dutela lo egiten duten pertsonentzako edo begia galdu duten horientzako irtenbidea egon badago. Azken horientzat, begi barrunbean jartzen den protesi bat fabrikatzen dute eta gihar optikoan sartzen da eta beste begia bezala mugitzen da. Inork ez du desberdintasuna antzematen.

2010. urtean inflexio urtea izan zen. AJL enpresak Teknologi Parkean instalazio berriak (3.000 m2) inauguratu zituen eta nazioartekotze prozesu bizia abiarazi zen. Multinazional handien eskumenak –esaterako, Alcon edo Bausch & Lomb- desanimatu beharrean horiek iristen ez diren nitxoetara eraman dituzte: kirurgialariarentzako arreta, kalitatea, azkartasuna, produktu berriak eta espezifikoak, etab.

Arabako konpainiaren historiako une garrantzitsuenetako bat Ipar Amerikako ATI (Addition Technology Inc) osorik eskuratzea bada ere, kornearen gaixotasunaren tratamendurako –keratokono izenarekin ezagutzen denerako- kornea barruko eraztunak merkaturatzeko lizentzia duen munduko enpresa bakarra.

Azken urteetan, enpresak beste esparru batzuetara –esaterako, aurpegi masailetako kirurgia eta aire bidea- dibertsifikatzeko prozesu garrantzitsua abiarazi du, produktuak oftalmologiara zuzentzeaz gain, beste espezialitate batzuetara ere zabalduz. Egun, AJL enpresak garezur-aurpegi masailetako bioereduak eta inplanteak neurrira, biobateragarriak, 3D teknologiaren bidez inprimatuak fabrikatzen ditu; halaber, aire bidea kaltetuta duten gaixoak intubatzeko produktuak banatzen ditu.