Project Description

Argazki guztiak

Imperial, CVNErena, izan zen munduko ardorik onena hautatu zen lehen ardo espainiarra

Izena: Compañía Vinícola del Norte de España S.A, CVNE
Kokalekua: Guardia (Arabako Errioxa)
Sektorea: Ardogintza
Langileak: 150
Sorrera urtea: 1879

CVNE2

Eusebio eta Raimundo Real de Asua anaiek 1879. urtean, Haron, ‘Corcuera, Real de Asúa y Compañía’, sozietatea sortu zuten, handik gutxira ‘Compañía Vinícola del Norte de España’, izena hartu zuena. Egun CVNE izenarekin ezagutzen dugu. Gaur egun, ondorengo zuzenen bosgarren belaunaldiak kontrolatzen du eta lau upeltegik osatzen dute: CVNE, Imperial, Viña Real eta Viñedos del Contino.

Ekoizten eta merkaturatzen dituzten deituren artean Espainiako markarik aspaldikoena Monopole, berriki 100 urte bete dituena, edo Imperial, Wine Spectator aldizkariaren arabera munduko 100 ardoen artean hautatutako Espainiako lehen ardoa (2013) eta itsuan egindako dastatze batean Felipe eta Letizia egungo errege-erreginen ezkontzarako hautatua, edukitzeaz harroz egon daitezke.

Guardian dagoen Viña Real upeltegia enpresaren egoitza nagusia da. Frantziako Philippe Mazières arkitektoaren obra da eta Juan Carlos I.a erregeak inauguratu zuen 2004. urtean. Urtean ia 10.000 bisita izaten ditu eta, hala, inguruko sustapen enoturistikoari nabarmen laguntzen dio eta itsuentzako eta ikusmen ezgaitasunen bat duten pertsonentzako guztiz egokitu zen Espainiako lehen upeltegia izan zen.

Bertako enpresa filosofiak berrikuntza eta tradizioa batzen ditu. Familia legatuarekiko errespetua kontuan hartuta, azken teknologiak adi aztertzen dituzte, kalitateak denboraren poderioz aurrera egiten duela ikertuz eta inbertituz. Globalizazioa ahaztu gabe. Egun beren upeletatik ateratzen diren 8 miloi botilen % 30 inguru esportatzen dute eta mundu osoko 75 herrialdetan daude, batez ere, Eskandinaviako herrialdeetan, Erresuma Batuan, Mexikon, Estatu Batuetan edo Asian. Shangain berriki bulego bat ireki dute. Bost urtetan nazioartekotze datuak bikoiztu dituzte.

Garapen teknologikoa prozesu honen gakoa izan da. CVNEk ardogintzaren arloko azken teknologietan inbertitzen du eta Viña Realgo upeltegian, adibidez, 60 metroko diametroa duen garabi zentral bat dauka, bakarra sektorean, 6.000 mahats kilo hartuta altzairu herdoilgaitzezko gordailuak altxatzeko aukera ematen duena. Haiek patentatu duten grabitatearen sistemari esker, fruta gordailuetara eramaten da eta zama guztiarekin eror dadin uzten da lehen fermentazioari ekiteko. Hala, mahatsa ez da ukitzen, patsa ez da zanpatzen eta gehienezko kalitatea lortzen da. Beste upeltegi batzuk, ondoren, ardoa egiteko modu hori imitatu dute.