Project Description

Argazki guztiak

DHLk Forondan egunero-egunero 21.000 bidalketa kudeatzen ditu eta Europako HUB eraginkorrenetako bat dela esaten da

Izena: DHL
Kokalekua: Foronda, Gasteiz eta Rivabellosa
Sektorea: Handling
Langile kopurua: 175 lanpostu zuzen.
Araban noiz ezarri ziren (urtea): 1994

dhl2

DHL Deutsche Post taldekoa da eta hainbat banaketak osatzen dute. Araban negozio unitateak Jundizen edo Arasurren ditu baina publikoarentzako ezagunena Forondako aireportuan martxan dagoena da. Gasteizko aerodromoara egunero-egunero 20 hegazkin iristen dira eta 21.000 bidalketa kudeatzen dira; urtero helmugara edo zirkulaziora irteten edo iristen diren 3,2 milioi salgai tona.

Konpainia (jatorrian amerikarra baina 2004tik alemaniarra) Madrilen eta Bartzelonan abiarazi zen baina bi aireportuetako arazo operatiboen ondotik Gasteizen ezartzeko eta banaketako zentroa bertara lekualdatzeko apustua egin zuen 1995. urtean. Hegazkin batekin hasi ziren baina ondoren Espainiako, Portugalgo, Frantziako hegoaldeko eta Marokoko zati baten salgaien banaketa bertara lekualdatu zuten.

Gasteiztik egunero abiatzen dira hegaldiak Santiago de Compostelara, Valentziara, Alacantera, Sevillara, Lisboara eta Oportora eta horiekin guztiekin penintsulako banaketari erantzuna ematen dio. Halaber, hegaldiak jasotzen dira Leipzig, East Midlands (Erresuma Batua), Brusela eta Bergamotik. Horietatik, eskuragarri dauden konexioak baliatuz, Europan hurrengo egunean entregatzen dira salgaiak, Estatu Batuetan bi egunetan eta Australian hiru egunetan. Era berean, Forondan salgaiak sailkatzen dira hegazkinez, kamioi edo furgoneta bidez ondoren banatzeko eta DHL Express lurreko banaketa egiteaz eta hainbat probintziatan entregatu eta jasotzeaz arduratzen da.

Hedapen hori, globalizazioarekin eta online salmentarekin batera, bere hazkundearen gakoa izan da (urteko % 10 inguru). Azken horietan ere bere etorkizuna dago, entregatzeko metodologia aldatzera behartu badie ere: lehen industria eremuetan egiten zen, orain geroz eta gehiago, berriz, etxebizitza partikularretan.

Prest egoteko, badira aste batzuk pabiloi berri baten obrak hasi dituztenetik (23 milioi euroko inbertsioa) eta horrek prozesua automatizatzeko eta epeak murrizteko aukera emango die. Denbora eta berehalako entregak DHLren gako lehiakorra da.

Faktore horri dagokionez, Foronda berdingabea da: parkingetik pistaren goiburura apenas behar dira bost minutu eta horrek erregai gutxiago kontsumitzea eta, batez ere, denbora gutxiago behar izatea dakar; beste aireportu batzuekin alderatuz gero, salgaia dagokion helmugara iritsi aurreko hogei minutu lehenago. Beste edozein aireporturen aurrean abantaila bat, Gasteiztik helmugara zuzenean irteteko aukera ematen duena: sektoreak arintzen dira eta zerbitzu hobea ematen da.