Project Description

Argazki guztiak

General Química Europar Batasuneko bigarren ekoizlea da eta munduko hamargarrena

Izena: GENERAL QUIMICA SAU (Grupo Dynasol)
Kokalekua: Lantarón
Sektorea: Industria
Langile kopurua: 169 eta azpikontratatutako 51 pertsona, batezbestekoa
Sorrera urtea: 1948

generalquimica2

XIX. mendearen erdialdean, banku erakunde handiek –esaterako, Bilbao Bankua eta Vizcaya Bankua- garrantzi handiko industria enpresekin (Labe Garaiak edo Sefranitro) batu zen General Química eratzeko. Hainbat fusio eta akzio aldaketaren ostean, 2015eko urritik Dynasol Taldearen zati da.

Jarduera, batez ere, pneumatikoen merkatura zuzendutako bulkanizazioaren azeleratzaileak fabrikatzean eta merkaturatzean datza, egurats zabalaren edo lan baldintzen ondorioetatik babesteko, baina baita hodi eta mahukak, estaldurak, latex artikuluk, oinetakoen zolak, etab. ere. Bertako bezero ezagunenen artean Michelin, Goodyear, Continental, Bridgestone eta Pirelli daude.

Paper zorroa beste produktu kimiko batzuekin osatzen da, aplikazio oso desberdinekin, esaterako: meatzaritza, ontzea, hondakinen uren tratamendua edo laboreak tratatu eta babesteko agrokimikoak.
Jardueraren 68 urte hauetan, nazioarteko ospea lortu du, neurri handi batean teknologia propioa garatzean eta berrikuntzaren inguru egindako ahalegin bizian oinarritutakoa. Horretarako, I+Gko bere departamentua dauka eta industria taldeen eta unibertsitateen barruko elkarlanak mantentzen ditu, baita estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin ere.

Joan den irailean, Michelin Taldeak “Michelin Supplier Award” saria eman zion lehengaien eta energien erosketaren kategorian, eragiketak burutzeko kalitate eta bikaintasunagatik.
Arabako enpresa Europar Batasuneko bigarren ekoizlea da eta munduko hamargarrena; bere produktuak bost kontinenteetan merkaturatzen ditu eta munduko herrialde nagusietan egiten du lan (Estatu Batuak, Kanada, Txina, India, etab.). Azken ekitaldian, esportazioen gaineko sarrerak % 77 ingurukoak izan ziren. Europa da bere merkatu nagusia (% 48) eta nazioko merkatua % 23 izan zen.

Produktu kimikoen sektorean murgilduta, pertsonen osasunarekin, segurtasunarekin eta ingurumenaren babesarekin duten konpromisoa, jardueraren funtsezko oinarri estrategiko gisa, ez dute inoiz ahaztu.