Project Description

Argazki guztiak

Flanker, Luxenburgoko tranbiaren barrualdea egiteko hautatua

Izena: Flanker
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Egurra
Langile kopurua: 45
Sorrera urtea: 1988

flanker2

“Berritu edo hil” leloak egurraren sektoreko egurrezko lan osagarriak egiteko jaio zen eta egun automobilgintza, aeronautika eta trenbideetarako diseinatutako piezen mekanizatuan espezializatu den familiako enpresa baten istorioa laburtzen du. Teknologiaren moldaerraztasunak askotariko sektoreei zerbitzua emateko aukera ere eman die -esaterako, enbalajeei, kofratuei, etab-.

Hausnarketa estrategikoa krisi garaian. Espainian fabrikatutako altzairuen salmenta jaisten hasi zenean, eraikuntzari lotutako sektoreetatik ihes egin behar izan zuten eta beste sektore zorrotz eta konplexuagoetan zegokien lekua bilatu behar izan zuten. Bilakaera horren ondotik, lehen mailako proiektuetan irtenbide teknikoak eman dizkiete zenbait bezerori, esaterako, CAF edo Mercedes enpresei. “Izarraren markako” industria furgoneten zoruek, adibidez, Flankerren sinadura daramate baina baita Renault, Nissan edo Forden beste proiektu batzuk ere. Baita Istanbuleko metro berriro zoruek edo Luxenburgoko tranbiaren alboetako barrualdeek ere.

Ibilbide honetan, funtsezkoa izan da merkatura une oro egokitu izana, zaintza teknologiko irmoa eta berrikuntza, lineen automatizazioa edo kalitatezko tresnen etengabeko hobekuntza. Horri esker sektoreko abangoardian daude eta, batez ere, hasiera-hasieratik izandako familiako enpresaren balioei esker: zintzotasuna, ahalegina, iraunkortasuna errentagarritasunaren aurrean…

Sektore horietara egokitzea eta beste herrialde batzuetako enpresekin baldintza beretan lehiatzea ez da erraza izan. Alde batetik, 2015ean, esportazio atala sortu zuten eta, ondorioz, etengabean bidaiatzeaz gain, erosketen zentralek ezarritako hizkuntza trabetara egokitu behar izan dute. Eta, bestetik, plantillan “zero akatsen” malgutasuna eta kultura ezarri dira.
Bertako beira arasetan sortzaileari, Antonio Corresi, emandako Korta sari ospetsua dago.