Project Description

Argazki guztiak

Guascor, Bikaintasunaren Munduko Zentroa irtenbide energetiko iraunkorretan

Izena: Dresser-Rand (A Siemens Business)
Kokalekua: Arabako Teknologi Parkea
Sektorea: Energetikoa
Sorrera urtea: 1966

guascor2

Martxan daraman mende erdian, Dresser-Rand enpresak, lehen Guascor deiturikoak, ekoizpen energetikoaren sistemak diseinatu, ikertu, fabrikatu eta saltzeko lanetan diharduenak, Arabako enpresa munduko izen ezagunei lotuta egoteari utzi dio –izen horiek, esaterako, Joseba Grajales edo Juan Luis Arregi- eta Ipar Amerikako Dresser-Rand taldeak eskuratu du. 2015eko ekainetik Siemens enpresaren Power and Gas banaketaren parte da eta munduko erreferentzia bat da generazio banatuaren, kogenerazioaren eta energia berriztagarrien sektorean.

Arabako Teknologi Parkeko egoitzan bikaintasunaren I+G Zentroa dauka, motorren garapenean eta osagaien hobekuntzan munduko erreferentzia bihurtu dena. Hala, Arabako enpresa sektorean abangoardian mantentzen da teknologiaren arloko lidergoari, negozio prozesuei eta industria energetiko globalean epe luzean asebetetze eta konfiantza maila altuena lortzeko gai diren produktuak eta zerbitzuak garatzeko bikaintasun operatiboari esker. Haien leloa bezeroaren konfiantza segurtasunaren estandar altuekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta kalitate bikainarekin mantentzea da.

% 90eko esportazioa izanda, honela ikusten dute etorkizuna: mundu mailan industria sektorerako, sektore energetikorako eta Oil&Gas sektorerako jardule nagusietako bat izatea, teknologiaren merkatuko liderrak, erantzuteko denbora tarte geroz eta laburragoak edukitzea eta zerbitzu sare handiagoa eta instalatutako base handiagoa edukitzea.