Project Description
Porscheren motorren % 100 Loramendiren eta Aurrenaken makinekin eta tresnekin bakarrik fabrikatzen dira
Izena: LORAMENDI
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Automobilgintza
Langile kopurua: 150 Gasteizen eta 65 munduko gainerako lekuetan
Sorrera urtea: 1973. 2004. urtean kooperatiba bihurtu zen
1973. urtean, Agustin Aranak Loramendi sortzeko bere lana utzi zuenean, oso argi zeukan etorkizuna atzerrian saltzea zela. Orduan ez zen globalizazioari buruz, Asia erraldoiari buruz edo nazioartekotzeari buruz hitz egiten baina bera begitazioduna zen. 1985. urtean, Alemanian, lehen filiala zabaldu zuen eta hiru urte beranduago, Txinan, bere lehen makina saldu zuen.
Sektore horren espezifiko eta zorrotzean espezializatuta, motorren fabrikazioan, munduan lidergo posizioa lortu eta mantendu dute. Bere makinekin, bezeroek ibilgailu ezagunen marka guztietarako motorrak eta osagaiak ekoizten dituzte. Automobilgintzaren arloko erreferentziazko herrialdea den Alemaniako enpresa batekin bakarrik eta Danimarkako batekin lehian dabiltza lehen postua lortu nahian.
Enpresaren bizkarrezurra automobilgintzaren merkatu nagusi guztietan sartuta egotea da hain zuzen baina benetan garrantzitsua da Loramendik bere produktua garatzen duela: ingeniaritzaren % 100 Gasteizen dago, bertan prestatutako pertsonekin, Arabatik eta alboko probintzietatik datozenekin, eta Mondragon Taldearen, Ikerlanden, etab. ikerketa zentroekin elkarlanean aritzen dira eta unibertsitateekin harreman estua dute.
Lehenengo patenteak, Key Core izenarekin 1989. urtean erregistratutakoak, Amerikako fabrikatzaileen atea zabaldu zien; General Motors, Chrysler eta Fordek haien produktuetarako nahitaezko prozesu gisa sartu zuten eta gainerako mundurako tranpolin bat izan zen.
XXI. mendean krisi garrantzitsua izan zuten eta sortzailea erretiratu zen. Sortzaile horrek proiektua gauzatzen lagundu zioten pertsonei bertako parte izateko aukera eman zien. Langile guztien inplikazioari, Mondragon Taldearen babesari eta Aurrenakekin egindako aliantzari esker, S.A. eredutik kooperatiba eredura egindako kultura aldaketa enpresaren oraina eta etorkizuna markatzen ari da.
Krisia sektore guztietan zabaltzen ari zen bitartean, 2010-2014. urteak Loramendirentzako onenak izan dira. Hala ere, bidea ez dago zailtasunetatik salbuetsita. Ekipoko ondasunen sektorea oso aldakorra da eta erronka handia eskari gutxiko urteetan ez pairatzeko gai izatea da. Horri teknologia autopropultsatuaren aldaketa gehitu behar zaio, gasolina edo diesel motorrak auto elektriko bihurtzea, eta une oro kontuan hartu behar dituzten ingurumen politika berriak.
Argi dute xedea: munduko liderrak izaten jarraitzea eta pertsonek oreka profesionala eta pertsonala lor dezaten haiena den enpresako kide izatearen sentimenduarekin.
Bi enpresen aliantza estrategikoa kanpo merkatuetara arrakastaz irteteko erabakirik onena izan daitekeela agerian jartzen duen adibide argia da Loramendiren kasua.
Automobilgintzaren sektorerako egiten duten lan eta haien bezeroen artean multinazional garrantzitsuak daude. Krisi garaian fakturaziorik onena lortu dute ekoizpenaren % 90 esportatzen dute. Aurrenaken ondoan, bakarrik helduko ez ziren lekura iritsi dira eta Porscheren motorren % 100 haien makina eta tresnekin fabrikatzen da.
Lau hamarkada elkarrekin emanda, Arabako hiriburuan kokatutako instalazioei Estatu Batuetan, Mexikon, Alemanian, Frantzian, Indian, Txinan, Errusian eta Hegoafrikan partekatutako bulegoak gehitu dizkiete.