Project Description

Argazki guztiak

On4u merkatuko marka liderren online dendak sortzen ditu

Izena: ON4U
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea:
Langileak: 15
Sorrera urtea: 2009

on4u2

Magento eBayren jabetzako merkataritza elektronikoko plataforma bat da, segur aski Internet bidezko salmenten munduko enpresarik famatuena; marketin tresna indartsuak, posizionamendua eta katalogoaren kudeaketa ematen ditu negozio orotara egokitutako online dendak sortzeko.

Gaur egun Magento 60 hizkuntzara itzuli da, mundu osoan 110.000 denda baino gehiagok funtzionatzeko erabiltzen dute eta urtero-urtero 50 bilioi dolar baino gehiagoko balioko transakzioak kudeatzen ditu.

Eta Espainian garatzeko, Arabako enpresa bat hautatu zuten: On4u. Unibertsitatean jada lehen negozioa muntatu zuten hiru bazkideren ekimenaren ondotik sortutako enpresa. 2009. urtea zen eta merkataritza elektronikoa lehen urratsak ematen ari zen. Zenbait enpresa online salmenta abiaraztearen ideiaren inguruan pentsatzen hasi ziren eta haiek guztiaz arduratzen dira, software ataletik hasita, online denda, sistemak, zerbitzariak eta hostingak, e-commerce eta marketing estrategiaren atala barne.

Ordutik hazi eta hazi ari dira. 2012an urrats bat eman zuten eta erreferentziazko bezeroak edukitzen hasi ziren, esaterako, Adolfo Domínguez, SM Taldea, Würth, etab.

Ez dira prezioagatik lehiatzen, kalitateagatik baizik eta haien balio erantsia da guztia enpresa bertan egiten dutela: ez dute ezer azpikontratatzen, pertsona bakoitza sektore batean espezialista da eta bekarioak ere ez dituzte azpikontratatzen. Gasteizko bulegoetan, gazte horiek (plantillaren batez besteko adinak apenas gainditzen ditu 30 urteak) oinarri irmoko eta hazkunde iraunkorreko negozio eredu bat hautatu dute. Behar bezala prestatutako pertsonak, bilatzeko zailtasunak dituztela onartu arren, eta kalitatea dira haien arrakastaren gakoak.

Momentuz ez dute mugak gainditzeko premiarik izan. Eta ez da ezagutza faltagatik; haiek sortzen dituzte plataformak bezeroak nazioarteko bihur daitezen eta kanpoan sal dezaten. Baina oraindik Espainian merkatuaren nitxo asko daude. Madrilen dagoen beste enpresa batek bakarrik jarduten du haien maila berean.