Project Description

Argazki guztiak

PFERD ‘Zaldia’, 50 urte urratzaileen fabrikazioaren lider izaten

Izena: PFERD Rüggeberg
Kokalekua: Gasteiz eta Araia
Sektorea: Beira eta zeramika
Langile kopurua: 218
Sorrera urtea: 1965

pferd2

Alemaniako Rüggeberg familiak bere negozioa beste herrialde batzuetan handitu nahi zuen eta 1965. urtean Araban bizitzen jarri ziren. Eraikin txiki batekin hasi ziren, alboko pabiloien bidez handitu ziren eta gaur egun Gasteizen eta Araian bi planta dituzte, bi gehiago Alemanian, bat Estatu Batuetan, beste bat Hegoafrikan eta merkataritza filialak Europako ia herrialde gehienetan, Hego Amerikako askotan, Australian edo Txinan. Nazioartekotze horren bidez Pferdek, familiako konpainia dela sentitzen jarraitzen duen multinazionalak, krisi urte hauetan nolabaiteko oreka mantendu ahal izan du. Salmentak Europara mugatu izan balira, 2007. urtean enpresa itxi egingo zuten. Baina zailtasunak oraindik ez dira amaitu. Egun, Espainian kontsumitzen den zementu kopurua eta 1963ko apirilean kontsumitzen zena bera da.

Herrialde bakoitzeko merkatuetan lehen hiruen artean egotea izan dute beti xedetzat eta lortu dute, txikiak izan arren eta lehiakide askoz handiagoak egon arren. Espainian haien sektoreko lehenak dira eta Gasteizen ekoizten dutenaren % 70 esportatzen dute. Lehen artikulua lima bat izan zen eta gaur egun 15.000 erreferentzia berezi dituzte eta abiazioan liderrak dira. Produktu gehienak eskuz kontsumitzen dira eta hori ez da traba produktu horiek berrikuntza, garapena eta ikerketa (I+G+B) izan dezaten.

Planta bakoitza produktu jakin batzuetan espezializatzen da eta mundu osorako fabrikatzen du. Horrek abantaila lehiakor garrantzitsua ematen die. Hain zuzen, Gasteizko instalazioetan antzeman zen garatzen ari ziren produktu berriek langileen lesio edo karga fisiko muskularrak asko murrizten zituztela eta, hala, Alemanian eta Espainian sariak ekarri dizkien gama bat eratu zuten. Orain urratzaileak erabiltzean ergonomia arazoetarako irtenbide bat bilatzea dute xede, horren onuren inguruan kontzientziatzea eta horiek ezagutaraztea erraza izaten ari ez bada ere.

Kontsumitzaileak eskulan merkeko herrialdetara eramatea lehiakide nagusia da. Horri kalitatearekin eta teknologiarekin aurre egiten badiote ere, abian daramatzan 50 urtetan pilatutako ezagutza eta jakinduria gehituta. Gobernu guztiek kutsaduraren aurkako legeria bete dezaten eta berdintasun baldintzetan lehiatzeko aukera ematen duten lan baldintzak errespeta ditzaten da haien aldarrikapena.