Project Description

Argazki guztiak

Laudioko Vidrala beiraren merkatuko liderra da, urtean 6.000 milioi botila eta ontzi baino gehiagorekin

Izena: Vidrala
Kokalekua: Laudio
Sektorea: Elikagaien industriarako beira
Langile kopurua: 3.000 baino gehiago
Sorrera urtea: 1965

vidrala2

Iaz Vidralak berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zuen Encirc Limited eta aipatu enpresak Ingalaterran eta Irlanda iparraldean zituen bi plantak eskuratuta (408 milioi euro) eta horrek beirazko ontzien Europako merkatuko posizionamenduari eta zabaltze geografikoari onespena eman dio. Lehenago, bigarren planta Albaceten eraiki zuten eta Bartzelonan, Portugalen, Italian edo Belgikan beste batzuk erosi zituzten.

Mende erdi honetan taldeak osatzeko korporazio kultura eraiki dute, kudeaketa profesionalizatu dute eta fabriken eraginkortasunaren eta produktibitatearen adierazleak homogeneizatu dituzte. Eta hazkundea lanagatik jasotako aintzatespenen paraleloa izan da: Prozesu Iraunkorrari Ingurumenaren Europako Saria, orduko Asturiasko printze-printzesak 2008an emandako Nazioartekotzeari Saria edo Gizarte Enpresa Sarietan jasotako saria, aurrera eramandako gizarte erantzukizunaren politikengatik.

Vidralak teknika bikaintasuna eta kalitatezkoa lortu ditu, segmentu berriak esplotatuz eta merkatu berrietara zabalduz –esaterako, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika, Erresuma Batua eta Alemania-. Merkatu horiek guztiak Europan daude konpainiak bertan zeregin protagonista baitauka. Urtero-urtero 6.000 milioi ontzi eta botila produzitzen ditu eta horien artean Bordelesa NoVa modeloa gailentzen da, sortu zenetik 1.700 milioi aleak gainditu dituena. Salmenten % 70 Espainiatik at egiten dira.

Ingurumenarekin erabateko sintonia izanda produktu noble baten (beira) inguruan egindako lana, ingeniarien, ekintzaileen eta industrialen familia belaunaldi luze baten ondorengo Isidoro Delclaux Arósteguik familiaren beira tradizioa 1965ean abiarazi zutenetik progresio izugarria izan duena, ikuspegi estrategikoari esker hain zuzen.