Project Description
URSSAk Frank Gehry arkitektoarentzako laugarren obran parte hartu du
Izena: URSSA S. Coop.
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Eraikuntza metalikoak
Langile kopurua: 360 langile
Sorrera urtea: 1961
Altzairuzko egituren proiektu integraletan espezializatutako URSSAk lotutako benetako dimentsioa egindako lanen zorro zabal eta anitzean antzematen da. Ezinezkoa da aipatzea: direla aireportuak edo erraustegiak, teleskopioetarako kupulak, upeltegiak, museoak, ikastetxeak edo ospitaleak, olinpiar estadioak, zezen plazak eta merkataritza guneak, munduko ia herrialde gehienetan kokatutakoak: Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika, Arabiako herrialdeak, Afrika, etab.
Hemen mota guztietako altzairuzko egiturak eraikitzen dituzte: oinarrizkoenak eta dimentsioengatik, berezitasunagatik, konplexutasunagatik eta kokapenagatik gailentzen diren zailenak… eta horretarako baliabide aurreratuak behar dira, baita prozesu guztiak garatzeko beharrezko bitartekoak ere: ingeniaritza (egituren kalkulua, 3D modelizazioa, proiektu anitzeko plangintza), fabrikazioa, azaleren tratamendua, nazioarteko logistika eta muntaia.
Deustun dagoen Zorrotzaurreko zubiak eta Donostiako Kursaal biltzar jauregiak bere sinadura dute baina baita Kopenhagueko Royal Arena Erabilera Anitzeko Zentroak, Brasilgo Amazonas Estadioak edo Panamako Kanalaren Berrehun Urteko Zubiak ere. URSSAk, gainera, ospe handiko arkitektoekin egiten du lan, esaterako, Frank Gehryrekin. Berarekin dagoeneko lau obra egin ditu: Bilboko Guggenheim museoa, Marqués de Riscal upeltegia (Errioxa), Louis Vuitton museoa (Paris) eta LUMA fundazioa (Arles).
Mondragon Korporazioan integratuta dagoen enpresak Gasteizen bi planta ditu (Jauregilanda eta Jundiz). Kokapen horretan gure hiriko lurreko konexioak, Bilbo eta Biarritz nazioarteko aireportuetatik edo Bilbo eta Santanderreko itsas portuetatik gertu egotea funtsezkoak dira. Halaber, delegazioak zabaldu ditu Frantzian, Marokon, Mexikon, Txilen eta Perun eta merkataritza bulegoak, berriz, Danimarkan, Argentinan, Uruguain, Arabiako Emirerri Batuetan, Qatarren eta Mozambiken.