Project Description

Argazki guztiak

UCA, artrosiaren tratamenduaren eta kirol medikuntzaren abangoardian

Izena: Unidad de Cirugía Artroscópica S.L (UCA)
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Sanitarioa. Traumatologia eta kirol medikuntza
Langile kopurua: 40
Sorrera urtea: 1995

Dr. Mikel Sánchez

Dr. Mikel Sánchez

Kirol medikuntzaren guruetako bat edo belaunen aztia dela esaten da. Eta egia da, estatu mailan edo nazioartean, eliteko kirolari gutxi egongo direla Michel Sánchez ezagutzen ez dutenak. Gasteizko kirurgialari ortopediko honek urtean 800 operazio baino gehiago egiten ditu. Lesio traumatologiko ororen tratamendurako (aldaka, ukondoa, belauna, orkatila edo oina) Gasteizen munduko talde aurreratuenetako baten tratamendua jasotzen duen gaixo anonimoak dira gehienak.

Mikel Sánchezek, osasun publikoan egon ostean, Kirurgia Artroskopikoaren Unitatea sortu zuen. Bertako zuzendari medikoa eta zientifikoa da eta hiru hamarkada hauetan zehar berritu egin da eta medikuek, erizainek, fisioterapeutek, biologoek eta farmazialariek osatutako diziplina anitzeko lan taldea osatu arte hazi egin da. Kontsultan bertan gaixoaren diagnostikoa egiten da, baita errehabilitazioa ere, hainbat tratamendu jasoz –esaterako, kirurgia edo terapia biologikoak lokomozio aparatuko lesio traumatologiko oro berreskuratzeko-.
Funtzio nagusia, ahal den neurrian, lokomozio aparatuan funtzioa lehengoratzea da eta, erabateko osatzea posible ez den kasuetan, ondorioak arindu eta txikiagotzea, bizi kalitatea nabarmen hobetu ahal izateko.

Traumatologiaren arloko ikerketaren abangoardian egotearen aldeko apustuak UCA kirol patologien eredu mediko eta terapia biologikoan munduko erreferentzia bihurtu du. Bertan, ikerketa propioak gauzatzen dira tratamenduaren protokolo berriak lortzeko eta kirurgia teknika berriak garatzen dira.

Arrakasta izan arren, xedea oso argi dago: kalitatezko ikerketa klinikoa eta preklinikoa garatzea, biztanleen bizi kalitatea hobetzeko gizartearen eskurako tresna gisa erabiliko dena. Hala, UCA kirurgia teknika berrien garapenaren bilaketa etengabean murgilduta dago tratamendu berriak aplikatzeko –esaterako, aurreko eta atzeko lotagailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia instrumentalaren prototipoak, sorbaldako lokadura errepikatua tratatzeko teknika eta instrumentala edo hazkunde faktoreetan aberatsa den plasmaren hezur barruko infiltrazioa eta infiltrazio intraneurala-. Aurten, traumatologiaren esparruan 3D teknologiaren erabileran aitzindari gisa bereizi dira Espainian, Estatu Batuetako Tampa hirian aurkeztu dena (Mimincs Innovation conference 2016).