Project Description

Argazki guztiak

Soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien munduko fabrikatzailea handiena bihurtu da Tubacex

Izena: Tubacex
Kokalekua: Laudio
Sektorea: Metalurgia
Langile kopurua: 2.300
Sorrera urtea: 1963

tubacex2

1963. urtean, Laudion, sortua, Tubacex altzairu herdoilgaitzezko eta aleazio handiko tutu formako produktuen horniduran talde lider multinazionala da. Ekoizpen planta propioak ditu Espainian, Estatu Batuetan, Austrian, Italian eta Indian; banaketa sare globala eta merkataritza presentzia mundu mailan, jatorri arabarra duen enpresa honek merkatuko portfolio zabalena eta zerbitzu eskaintza zabala ditu. Salmenten % 95 gure mugetatik at egiten da.

Nazioarteko bokazioa duen enpresa proiektu sendoari, I+G ataleko bultzadari, negozio ikuspegi berritzaileari, talde profesional onaren bikaintasunean eta erabateko konpromisoan oinarritutako kudeaketa ereduari esker heldu da Tubacex honaino.

Merkatua eta produktuaren prestazioak ezagutzeak, baita prozesu teknologikoak menperatzeak ere, premia zorrotzenak bezeroekin ko-sortzean garatutako balio teknologiko handiko neurrirako irtenbide bihurtzeko aukera ematen diote. Halaber, Derioan kokatuta dagoen I+G laborategi zentrala dauka, ezagutza metalurgikoa eta metalografikoa azeleratzen ari dena, material eta prozesu berriak garatzeko gakoa. Eta simulazioaren ahalmen propioak garatzearen inguruan inbertsio nabarmena egiten ari da, produktuaren propietateak erabileraren benetako premietara ahalik eta gehien egokitzen direla bermatzeko.

Tubacexen arrakastaren ibilbideak petrolioaren eta gasaren egungo egoera kontuan hartzen du, eskariaren sektore nagusietako bat, epe laburrean sektorea berreskuratuko dela aurreikustea zail egiten duena. Hala ere, enpresa arabarrak merkatuaren egoerari hainbat neurriren bidez erantzun dio. Horien artean Premium produktuaren aldeko apustua egitea eta beste sektore batzuetara dibertsifikatzea –esaterako, generazio elektrikora, automobilgintza sektorera edo aeronautikora, petrolioarekiko mendetasuna murrizketako aukera ematen diotenak-.