Project Description

Argazki guztiak

Gometegui Tailerrek Txinako “3 Arroiletako Urtegirako” (munduko handiena) errotoreak eraiki ditu

Izena: Talleres Gometegui S.L.
Kokalekua:Laudio
Sektorea: Ekipoko Ondasunak
Langile kopurua: 87
Sorrera urtea: 1977

gometegui2

Baliabide eskasak edukita Laudioko lonja batean kokatuta egotetik Txinako 3 Arroiletako Urtegirako (munduko handiena) errotoreak eraikitzeak eta Gasteizen lehengo Arcelorrek zituen egiturak erosteak Gometegui Tailerren jarduteko ezagutza agerian jarri dute.

2005ean jabe berrien heltzearekin, Sarriena Taldeak, jarduerak eta produktuek beste norabide bat hartu zuten, enpresa nazioartekotu zen eta energia hidraulikoaren, haize eta itsas energiaren, etab. sektorean sartzea lortu zuen. Gaur egun, fakturazioaren % 85 esportazioetatik dator eta horri esker egin ahal izan dute aurrera krisi urte hauetan eta bezeroetako batzuekin epe luzerako akordioak sinatzeak oso egoera abantailatsuan jarri ditu.

Zalantzazko etorkizuna duen sektorea izan arren -kostu txikiko herrialdeetan ekoizteagatik, inbertsio ezagatik edo energia kostu handiak dituen inguru batetik lehian aritzeko zailtasunagatik, zergengatik, etab.-, dimentsio eta pisu handiko Ekipoko Ondasunak eraikitzeko ahalmenari esker (200 Tm arteko piezak erabil ditzakete) meatzaritzarako, siderurgiarako, ontzigintzarako, eolikorako eta generazio elektrikorako lanetan, baita proiektu berezietan ere, tartean egotea lortu dute.

Arabako Merkataritza Ganberak 2009. urtean nazioartekotzearen proiektuaren ondotik sari bat eman zion, etorkizun handieneko 50 enpresetako bat izateagatik.

Bezeroek eskatzen dieten kalitate altua kontuan hartuta, Gometeguik hainbat esparrutan –esaterako, soldaruran edo fabrikazioan- ikerketa lan garrantzitsua garatu du, une oro lanen egoeraren berri izateko eta etorkizuneko proiektuak planifikatzeko aukera ematen duen programa baten bidez, eta plantilla oso espezializatua dauka. Horrek guztiak haien eskaintzari balio erantsia ematen dio. Horri gehitzen zaizkio kalitatearen, ingurumenaren eta segurtasunaren egiaztapenak -enpresaren filosofiaren parte gisa; bertan, Kode Etikoa bereziki gailentzen da- eta bezeroek asko baloratzen dituzten konfidentzialtasun konpromisoak.