Project Description

Argazki guztiak

Aratz Tailerrek ‘Quijote’ proiektuaren eraikitzean parte hartzen dute, Bing Bangen aztarnak bilatzen

Izena: Talleres Aratz
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Industria fabrikazioa
Langile kopurua: 60
Sorrera urtea: 1975

aratz2

Krisi garaian aukerak sortzen direla esan ohi da eta Aratz Tailerrak horren adibidea da. Hiru bazkideren eskutik jaio zen enpresa, hamabi langile zituen eta ordainketen etete egoeran zegoen beste enpresa bat gain hartuta. Mekanizazio tailer gisa hasi zen eta gaur egun dagoeneko 60 langile ditu eta forjaketa bakar baten bidez munduan Pelton turbina fabrikatu duen lehen enpresa izatearen ohorea dauka.

Teknologia hobetzeko apustuaren alde egin zuten kalitate handiagoa eta pieza konplexuagoak lortzeko. Makinen azpitalde edo talde osoak Michelini entregatzeko kontratuek edo Senerren eskutik sektore espazialerako titaniozko piezek erabakiarekin asmatu zutela berretsi zuten. Merkatu honetara sartzeak kalitateari lotutako maila esanguratsua eskuratzeko eta ate berriak zabaltzeko prestatu zituen.

Bi bazkide erretiratu ostean (1998), enpresa Balsategi familiaren eskuetan geratu da, bilakaera teknologikoarekin jarraitzen duena eta beste sektore batzuekin lan egiten hasi dena, esaterako, sektore hidroelektrikoarekin eta aeronautikoarekin. Eta maila erantsi handiko lanak egiten hasi da: direla hegazkinen motorretarako piezak edo teleskopioetarako piezak. Horien artean “Quijote” proiektua edo Hawaiiko teleskopio handia gailentzen dira.

Instalazio berrietan egindako inbertsio nabarmena, espazio gehiago behar izatea eragiteaz gain, fabrikatutako piezen dimentsioak handitzeko aukera eman zienak, edo makina modernoak erabakigarriak izan ziren. Gaur egun horiei guztiei esker prestakuntza maila handiko 60 langile dituen familiako enpresa sendoa osatzen dute, etengabean bilakaera izaten ari dena eta Aratz Tailerren parte diren pertsona guztien inplikazio handia duena sektore honen etorkizun ezegonkorrari aurre egiteko.