Project Description

Argazki guztiak

SNA Europek XXI. mendeko esku tresnak egokitzeko app bat garatu du

Nombre: SNA Europe Industries Iberia S.A
Kokalekua:Gasteiz
Sektorea: Esku tresnen fabrikatzaileak
Langile kopurua: 510
Sorrera urtea: 2005, Suediako Bahco Group AB eta Espainiako Eurotools enpresen fusioaren emaitza

SNA2

SNA Europen historia 1850. urtekoa da, Suedian limen lehen fabrika zabalduz, eta egun Ameriketako Snap-on inc izenekoaren filiala da, Euskadiko zentroek barne egituran pisu garrantzitsua badute ere. Jesus Arregui buruzagitzan duen konpainiako presidentetza Gasteizen dago eta bertan tresna mekanikoen garapen eta fabrikazio zentroa, Espainiako salmenten unitatea, Europako hegoalderako eta Magreberako banaketa biltegia eta korporazio zerbitzuak –esaterako, Eragiketen Europako Zuzendaritza, merkaturatutako produktuaren marketin eta kudeaketa eta sistemen parte bat- daude.

Hemen SNA Europek industriarako esku tresnak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Sektore horretan berrikuntzaren paradigma gisa gailentzen da, segmentu profesionalaren premia guztiei erantzuteko gai diren produktuaren lineekin.

Berrikuntza hori XXI. mendeko gizartera egokitu diren produktu berrien bilaketan argi geratu da, esku tresnen tradiziozko sektorean hain zuzen. Aurten bihurkin berri baten diseinuaren ondotik sari bat jasotzeaz gain, azken sorkuntza app bat izan da. Horren bidez, erabiltzaileak tresnen orga propioa diseina eta defini dezake, zeintzuk nahi dituen eta zer posiziotan aukera ditzake hainbat parametro markatuta. Dagoeneko sariak irabazi dituzte, Pariseko Equipauto azokako zilarrezko saria edo Madrilgo Motorteceko urrea.

Halaber, hotzean forjatzen duten Europako fabrikatzaile bakarrak dira eta industria prozesu batzuetarako laser ekipoak erabiltzen dituzten bakarrak dira.
Produktu lehiakorragoak, kalitate handiagokoak eta merkatuko katalogorako fidagarriagoak diseinatzeko aukera ematen dioten garapen teknologiaren aldeko apustua eta merkatuko segmentu guztiak barne hartzeko aukera ematen dioten hiru marka desberdin.

Produktuaren maila kualitatiboa, maila teknologikoa, mende bat baino gehiagoko industria esperientzia eta ahalmen berritzailea dira abantaila lehiakorraren oinarriak.