Project Description

Argazki guztiak

RPKak doitasun malgukien Alemaniako fabrikatzaile handiekin “Champions” delakoa jokatzen du

Izena: RPK Taldea
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Automobilgintza eta Elektrikoa, Elektronikoa, beste batzuk
Langile kopurua: 200 Araban eta 550 talde gisa
Sorrera urtea: 1974

rpk2

1974. urtean Gasteizko 19 ekintzailek RPK sortu zuten. Egun egoitzak Mexikon, Indian edo Alemanian dituen eta zentro teknologiko propioa duen enpresa talde dinamikoaren hasiera hain zuzen. Gaur egun ekoizpenaren % 85 Europa ekialdera, Alemaniara, Italiara edo Frantziara esportatzen dute.

Doitasun malgukiak eta metalezko formak egiten dituzten kooperatiba independentea osatzen dute, batez ere, automobilgintzaren osagai teknologikoetarako eta, tamainari eta baliabideei dagokienez txikiagoak izan arren, Alemaniako fabrikatzaile handiekin Champion League liga jokatzen dute.

Esportazioari lotutako sariak jaso dituzte eta nazioartekotzera erabat zuzenduta daude, enplegua sortzeko, bezeroa asebetetzeko eta errentagarritasunerako gako gisa. Hala ere, argi dute haien arrakasta pertsonetan dagoela; langileen zati handi bat bazkide jabeak dira eta horien artean kooperatiba espiritua, ahalegina eta barne eta kanpo eskuzabaltasuna eta inguruarekiko gizarte konpromisoa gailentzen dira.

Gako horiek, gainera, 2008an eta 2009an pairatutako krisiaren ondorioak gainditzen lagundu zieten eta lanpostu berriak sortuz eta finantza indar handiagoarekin atera dira aipatu krisitik.