Project Description

Argazki guztiak

Rivercapek ‘Absolut Green line’ ildoaren aldeko apustua egiten du

Izena: Rivercap
Kokalekua: Lapuebla de Labarca
Sektorea: Industria
Langile kopurua: 140
Sorrera urtea: 1990

techno-agl-capsule

Ardo botiletarako, likore eta apardunetarako kapsulak sortu eta ekoizten dituen enpresa baten inguru naturala upeltegien ondoan dago, Errioxa Kalifikatutako Jatorri Deituraren bihotzean. 1990. urtean sortu zen eta, behin Espainian finkatuta, kanpoko merkatuen konkistari ekin zion: 2001ean Hendaian (Frantzia) ekoizpenaren lehen planta inauguratu zen eta 2008an, berriz, Napan (Kalifornia).

Gaur egun, Lapuebla herri arabarretik 40 herrialde baino gehiagotan presentzia edukitzeaz, baia merkataritza sare osoa eta munduko mahastizaintzako eta ardogintzako eremu nagusietan banatzaileak, Estatu Batuetan, Frantzian eta Espainian ekoizpen plantak edukitzeaz eta etengabean teknologia eta kalitatea eskaintzeaz ere harro egon daitezke. 2010eko apiriletik, xanpain eta apardunen gama altuko produktuen munduko lider den Frantziako Sparflex Taldean integratu zen Rivercap, hazkunde handia eta nazioarteko zabaltzea indartuz. 3.500 bezero dituzte eta ekoizpenaren % 85 esportatzen dute.

Hori guztia presidentearen ikuspegiari esker izan da, alegia, enpresaren garapena bermatzeko balio iraunkorra eratzekoa, baita balio propioa sortzean bezeroari aholkatzeko entzute iturri izateko burutzen duen egitekoari esker ere. Baina, batez ere, lanerako ataletan oso espezializatuta dagoen profesionalen taldeari esker. Profesional talde hori hasiera baten familia izaera zuen eta nazioarteko erreferentzia bat izan arte hazi den enpresaren kulturarekin konprometituta dago.

Eztainuzko kapsulek munduko ardorik onenak janzten dituzte Frantzian, Portugalen, Italian, Australian, Estatu Batuetan eta, hala, guztira 40 herrialdetan.
Halaber, iaztik packaging linea ere badauka, “Absolut Green Line” izena jarri diote. Ingurumen gaiekin geroz eta sentikorragoak diren kontsumitzaileen eskariari erantzuna ematen dioten eko-diseinuko kapsulen belaunaldi berria da.