Project Description

Argazki guztiak

Segundoro, munduan, Ramondinen fabrikatutako kapsulak dituzten 48 botila zabaltzen dira

Izena: Ramondin
Kokalekua: Guardia eta filialak Argentinan (Mendoza), Estatu Batuetan (Napa) eta Frantzian (Tosse)
Sektorea: Ardoaren industria laguntzailea
Langile kopurua: + 600
Sorrera urtea: 1890 (1999tik Araban)

ramondin2

Ardo botiletarako, likore eta apardunetarako kapsulak fabrikatzen dituen enpresa baten inguru naturala upeltegien ondoan dago, Errioxa Kalifikatutako Jatorri Deituraren bihotzean. Ramondin, sektoreko munduko liderra, balioak dituen enpresa bat da. Gizarte konpromisoa dauka eta jarrera etikoa, langileen politika eredugarria eta inguruarekiko lankidetza edukitzeaz harro agertzen da. Horri haurren eskulanaren esplotaziorik gabeko meategietako materialekin lan egitea, Nazio Batuen Munduko Itunari atxikitzea edo karbonoaren aztarnaren eragina murrizteko konpromisoa gehitzen zaizkio.

Enpresa filosofia hori ondoz ondoko bi urtetan aitortu da, Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko sailkapenaren bigarren postuarekin (1.000 enpresa baino gehiago), Eroskiren eta El Corte Inglésen atzetik, hurrenez hurren, Ardoaren merkatuak eta Francisco de Vitoria Unibertsitateak egindako azterlan baten arabera. Bertan, sektoreko 1.000 enpresa baino gehiago aztertzen dira emaitzen kontu hirukoitza oinarri duen kudeaketa eredua aztertzeko: ekonomia, gizartea eta ingurumena. 125. urteurrenean, gainera, AERNORen IQNet SR10 egiaztapena jaso zuten, konpromisoaren agiri brotxea. Munduan 60 enpresek bakarrik ditu aipatu egiaztapena.

Munduko lidergoa ez da kasualitate bat izan. 50 herrialde baino gehiagotarako balio erantsi handiko kapsulak eta produktu teknikoak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituzte ardoaren, likoreen, cavaren, xanpainaren eta apardunen zigilatzerako eta irudirako. Segundoro, munduan, Guardiako plantan fabrikatutako kapsulak dituzten 48 botila zabaltzen dira.
Produktu berriak gehitzen dituzte etengabean eta formatu berezietan eztainuzko kapsulak fabrikatzen dituzten bakarrak dira. Urtero-urtero 5 eta 7 milioi euro inbertitzen dituzten haien teknologia propioan eta garapen berrietan eta I+G atalak faltsutzearen aurkako neurri berrien edo material ekologiko berrien inguruan egiten du lan.

1992. urtean, berunezko kapsulak atzean utzi eta eztainua sustatu zuten eta ahalegin guztiak ingurumenaren esparruan ardaztu zituzten, oinarri solbenteko tintak kenduz eta bertan garatutako ur oinarrizko tintak erabiliz. 2008. urtetik karbonoaren aztarna murrizketako lanetan ari dira.

Hirurogeita hamargarren hamarkadan Aljeriarekin nazioarteko lehen kontratua sinatu zutenetik, bidaiak sustatu dituzten eta merkatuen ezagutza hobetu dute. Esportazioaren ehunekoa % 80 ingurukoa da. Ramondinen estrategia merkatu bakoitzaren berezitasuna ulertzean datza, beti herrialde bakoitzeko kultura eta berariazko premiak eta esklusiboak kontuan hartuta. Produktu gama zabala jorratzen dute eta formatu berezietan eztainuzko kapsulak fabrikatzen dituzten bakarrak dira.