Project Description

Argazki guztiak

Porscheren motorren % 100 Loramendiren eta Aurrenaken makinekin eta tresnekin bakarrik fabrikatzen dira

Izena: AURRENAK, S. COOP.
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Automobilgintza
Langile kopurua: 135 (Gasteiz eta Mexiko)
Sorrera urtea: 1974

aurrenak2

Aurrenak kooperatiba gisa sortu zen galdatzeko tresnak ekoizteko eta urte batzuk geroago Mondragon Korporazioaren parte bihurtu zen. Egun 25 herrialdetan saltzen dute, automobilgintzako 25 fabrikatzaile baino gehiagori, eta bertako tresnekin 250 milioi pieza baino gehiago fabrikatu dira. Dituzten bezeroen artean, honako izen hauek gailentzen dira, beste askoren artean: Volkswagen Taldea, BMW, Honda, Nissan, Fagor taldea, Caterpillar, Volvo, General Motors, Nemak edo FAW
Posizio pribilegiatu honetara iritsi arte, krisi urteak gainditu dituzte malgutasun handiari esker eta, batez ere, kooperatibisten profesionaltasunari eta konpromisoari esker. Pieza konplexuetan espezializatzea hautatu zuten, lehendik ingeniaritzako ordu asko emanda eta zerbitzu integral batekin: proiektu baten fase guztiak gauzatzeko gai dira, diseinutik hasita kalitate handiko azken pieza lortu arte. Halaber, estatuko eta Europako garapen proiektu askotan parte hartu dute, zenbait kooperatiba, unibertsitate eta teknologia zentrorekin lankidetzan arituz.

Bi enpresen aliantza estrategikoa kanpo merkatuetara arrakastaz irteteko erabakirik onena izan daitekeela agerian jartzen duen adibide argia da Aurrenaken kasua. Loramendirekin batutako lankidetzari esker, bakarrik inoiz iritsiko ez ziren lekura iritsi dira. Porscheren motorren % 100 bi enpresa horien makinekin eta tresnekin bakarrik fabrikatzen dira. Lau hamarkada elkarrekin emanda, Arabako hiriburuan kokatutako instalazioei Estatu Batuetan, Mexikon, Alemanian, Frantzian, Indian, Txinan, Errusian eta Hegoafrikan partekatutako bulegoak gehitu dizkiete.

Horrek guztiak arrakastaz kudeatu behar diren maizko aldaketekin bizi behar izatera behartzen ditu baina, horrez gain, mundu osoko bezero desberdinen eta prozesuen inguruko ezagutza zabala eta presentzia ere eduki behar dituzte.
Lan egiteko duten giro onak eta lanerako baldintzek, pertsonen profesionaltasunarekin eta konpromisoarekin batera, orain arte bezeroei behar bezala erantzuteko bidea eman die, baita geroz eta epe laburragoak eta prezio baxuagoak dituen merkatu bati erantzuteko bidea ere.
Oso harro daude halako ezaugarriak dituen Gasteizen kokatutako enpresa batek nazioarteko presentzia irmoa izateagatik eta mundu osoan zehar saltzeagatik.