Project Description

Argazki guztiak

BH Bikes, bizikletaren historiak izen arabarra dauka

Izena: BH Bikes
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Bizikletak
Langile kopurua: 94
Sorrera urtea: 1909

bh3

XX. mendearen hasieran, Eibar arma industria ahaltsuagatik ezagutzen zen. Sektore hori Lehen Mundu Gerraren ostean krisi sakonean sartu zen eta enpresa asko birmoldatu egin behar izan ziren. Historia hori BHrena (Beistegi Anaiak) ere bada, Mauser motako pistolak bi gurpildun ibilgailuagatik aldatu zituenena.

Bizikleten fabrikazioak altzairuzko hodien soldatzea behar zuen koadroak egiteko eta BHk eskulana eta behar ziren makinak zituen. Hori izan zen Europako sektoreko enpresa garrantzitsuenetako baten jatorria.

Enpresaren 50. urteurrenean, instalazio berrietara (modernoagoak eta zabalagoak) lekualdatu ziren (Gasteiz), garapena ahalbidetu zuten errepidez eta trenez komunikatzeko bide hobeagoekin.

BHk talde ziklista propioa eduki zuen eta modako bizikleta izan zen. Taldeko filetan Alvaro Pino aritu zen eta Fede Etxabe Alpe d´Huez mitikoaren bihurguneetako bati izena eman zion lehen espainiarra izen zen, Frantziako Tourreko etapa hori Gasteizen egindako bizikleta batean ibilita irabazi ostean (1987).

Lanean emandako 107 urteetan zehar, BH Bikes enpresak produktu berrien berrikuntzaren eta garapenaren buruan egotea izan du ezaugarri: etxeko erabilerarako fitness makinak, bizikleta estatikoak edo mundu osoan zehar saltzen diren bizikleta elektrikoen gama berri bat. 2011. urtean bizikleta elektrikoaren NEO ereduak diseinu eta funtzionalitate onenari emandako Eurobide Award saria lortu zuen. Oraindik Beistegi bat barnean duen talde gazteak, ilusioz beteak eta motibatuak kalitatezko produktu propioaren aldeko apustua egin du, txirrindularitzaren munduko erraldoiei inbidiarik eduki gabe.

Gasteizko zentralean diseinuaren prozesu osoa kudeatzen da eta logistika planta handia dauka. Bertatik mundu osoko 65 herrialdera banatzen da. Halaber, salmenta, salmenta osteko eta bezeroarentzako arreta zerbitzuak kudeatzen dira.

Etengabeko berrikuntza honen emaitza: mendiko eta errepideko bizikletei hiriko bizikletak eta bizikleta elektrikoak gehitu zitzaizkien. Halaber, merkatuko errepideko koadro arinena, bikoitzetarako esekidura optimizatuko sistema bat edo bateria guztiz integratuta duten bizikleta elektrikoen gama zabala garatu dituzte.