Project Description

Argazki guztiak

Del Valle Aguayo, energia berriztagarrien aldeko apustua

Izena: Del Valle Aguayo S.A.
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Industria
Langile kopurua: 45
Sorrera urtea: 1980

delvalleaguayo2

Del Valle Aguayon izenarekin predikatzen dute eta generazio berdearen printzipioekin egiten dute lan. Haien produktuen CO2ren aztarna zero da eta Teknologi Parkeko, Errioxako eta Arabako hegoaldeko plantetako energia berriztagarrien iturriei esker –batez ere, eolikoa, fotovoltaikoa eta hidraulikoko zertxobait- ez dute atmosferara CO2ren milioi bat tona inguru botatzen.

Hasieran enpresaren jarduera etxebizitzetarako instalazio eta muntaia elektrikoak egitea zen baina handik gutxira fabriketarako industria gaietara zabaldu ziren, 95. urtean energia berriztagarriekin lan egiteko aukera ikusi zuten arte. Gizarte eskaria zegoela antzeman zuten – energia garestia zen eta natura baliabideekin egin ziteken- eta sinergiak, patenteak garatzeko eta esparru honetan produktuak sortzeko haien giza taldearen talentuan sinetsi zuten. Zentral hidroelektriko txikiak egiten hasi ziren, gero garapen bidean zeuden herrialdeetarako olanazko palak zituzten errota eolikoak, fotovoltaikoa probatu zuten eta 2010ean orain arte izandako une gogoangarriena bizi izan zuten: I+G zentro bat eraikitzea. Zentro horretan, bertako teknologia erabiliz, energia berriztagarria sortzeko ekipoak garatzen dituzte. Izugarrizko arrakasta 50 langile baino gutxiago dituen ETE batentzat.

Genera azokak, Espainian sektore berriztagarrien inguruan egiten den handienak, ondoz ondoko bi urteetan sektore eolikorako eta autokontsumorako egin dituzten proposamenak saritu ditu; eta Gasteiz, Hiri Laborategiarekin parte hartzen dute. Halaber,zenbait proiektutan kolaboratzen du: Hezkuntza Ministerioko minieolikoaren arloko estrategia planaren aerosorgailua, Aernnovarako inertziako bolanteak proiektuetan edo sare adimenduak sortzean.

Petrolioaren, gasaren, karbonoaren, etab. % 80 inportatzen duen herrialde batean, baliabide berriztagarri oso altuen bidez energia sortzeko baliabideak eduki arren, erregulazio sistema sektoreko oztopo nagusia da. Hori gorabehera, Del Valle Aguayok uste du hori dela etorkizuna eta ekipoak garatzearen aldeko eta garapen eremu honetan lan egiten jarraitzeko apustua egin du.
Hala, instalazio elektrikoko tradiziozko zerbitzuak ahaztu gabe, energia eolikoko eta eguzki energia termikoko produktu propioak dituzte. Esaterako, energia elektrikoa ekoizteko, isurtzeko aukera duen uraren berotzerako sistema fotovoltaikoa; eguzki farolen gama osoa; edo zentral hidroelektriko, fotovoltaiko, eolikoaren, etab. motak. Alegia, energiaren produkzioarekin eta energia aurreztearekin eta argiaren edo beroaren produkzioarekin zerikusia duen gama oso zabala.

Enpresaren ahalegin nagusia orain nazioartekotzean ardazten da, hau da, merkatu berriak bilatzera irtetean. Espainian ez bezala, Europa berriztagarrien alde egiten ari da.