Project Description

Argazki guztiak

fitnessdigital.com-ek sasoian jartzen ditu Europako eta Amerikako hamaika herrialde

Izena: fitnessdigital.com
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: e-commerce
Langile kopurua: 42
Sorrera urtea: 2006

fitness2

Ideiak oso argi zituzten hiru ekintzaileren historia da fitnessdigital.com. Aurreko enpleguan hartutako esperientzia ikusita, online salmentako enpresa bat sortzea erabaki zuten. Fitness mundua hautatzea erabaki zuten, horretan inbertitu nahi zuen jendea topatu baitzuten eta Internet bidezko salmentara oso ondo ekitzen den sektorea baita: azalera handi batek korrika egiteko lau zinta eduki ditzake, haiekin, berriz, 120ren artean hauta dezakezu. 4.000 erreferentzia desberdin dituzte eta 30.000 produktuz osatutako stocka; denda fisiko batek ezin du horrekin lehiatu. Balantzearen beste aldean, uki ezin dezakezun zerbait erosten duzu.

Horregatik, espezializatu egin ziren, haien estrategiaren hitz gakoa. Jaio zirenetik negozio ideia oso argi izan zuten: fitnessaren arloko espezialistak izan nahi zuten eta enpresa nazioartekotu. Plan zehatz baten arabera, Espainian web orrialdea ateratzeko sei hilabete behar izan zituzten (2007), Portugalen 3 hilabete beranduago eta Frantzian 6 hilabete beranduago Frantzian (2008). Geroago, Holanda (2009), Italia (2011), Alemania, Erresuma Batua (2014) eta Mexiko (2015) etorri ziren.

Merkatura egindako irteera bakoitzaren ondotik, hazkundeari zuzendutako gaitasun desberdineko pertsonek eta, batez ere, herrialde bakoitzeko bezeroari arreta emateko bertako pertsonek osatutako plantilla handitzen zen. Gaur egun, Gamarran lan egiten duten 42 pertsonen artean bi holandar, hiru italiar, hiru frantses, bi portugaldar, alemaniar bat, etab. daude eta zazpi hizkuntzetan egiten da lan. Lan egiten duten hamaika herrialdeko bakoitzak bere katalogoa, bere prezioak eta kasuan kasuko bezeroarentzako arreta ditu. Hori ez da traba egunero-egunero Suediako, Danimarkako, Norvegiako edo Errumaniako eskariei erantzuna emateko. Batez beste 850.000 bisita izaten ditu haien web orrialdeak hilean, alegia, 12.500 eskari hilabetean. 2015. urtean 20 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten, % 65 nazioarteko merkatuan.

Nazioartekotzea enpresaren gakoa da baina prozesua ez da erraza izan. Merkatu berri bat irekitzen den bakoitzean, dirua inbertitu behar da aditzera emateko, esperientzia bakoitzarekin hurrengoetarako ikasten badute ere. Alemaniar batek edo italiar batek nola erosten duen ez du inolako zerikusirik. Ezta erosketa prozesuak ere, ezta egin behar dituzten mezuek ere, etab. Hemen eta Italian konfiantzaren eta segurtasunaren oztopo mentalak eraitsi behar diren bitartean, beste herrialde batzuetan hori jada gaindituta dago. Ingalaterran, adibidez, oso ondo funtzionatzen du, katalogoz erostera ohituta baitaude eta dendak arratsaldeko 6etan ixten baitira.

Hala ere, Gasteiztik Alemaniarekin, Frantziarekin eta Ingalaterrarekin lehiatu ahal izateko eta sektoreko Europako lau enpresa handienen artean sartzeko beste faktore gako bat dago: Foronda eta DHL aireportuaren presentzia (funtsezko partnerra). Kontinentean egin beharreko entregak 24 ordutan egiten dira. Hala, Londresen edo Berlinen dagoen bezero batek Madrilen edo Bartzelonan dagoen bezeroaren itxaron denbora bera dauka.

Negozioaren % 95 partikularrei egiten diete eta gainerakoa hotel txikiei, landetxeei, gimnasio bat jarri nahi duen auzotarren komunitate bati, fisioterapia zentro bati… Asebetetze indizea oso-oso altua da.