Project Description

Argazki guztiak

Urtero-urtero Gasteizera 2.000 mediku baino gehiago etortzen dira BTI taldeak garatutako teknikak ikastera

Izena: BTI Taldea
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Bioteknologia
Langileak: 300 baino gehiago
Sorrera urtea: GAC Taldea 1989. urtean jaio zen eta BTI enpresa gisa 1999. urtean

Eduardo Anitua

BTI Biotecnology Institute markaren atzean enpresa sare bat dago, hainbat unitatetan jarduten duten zenbait sozietateren, Gasteizko gaixoak artatzen dituen klinika baten, inplanteen ekoizpen mekanikoa, laborategiko ekipoak, etab. ardazten dituen Teknologi Parkeko planta baten, I+G eremuen, formakuntza banaketa indartsu baten eta BTIren produktuak erabiltzen dituzten fakultatiboentzako esku-hartzeen eta tutorialen bideoak egiteko telebista ekoizpen propioa barne hartzen duen marketin eta komunikazio area baten bidez egituratzen dena; Estatu Batuetan, Alemanian, Kanadan, Erresuma Batuan, Italian, Portugalen eta Mexikon sakabanatutako 7 delegazio ofizial eta beste hamabost herrialdeetan banatzaileak. Hori guztia Eduardo Anitua doktorearen presidentzia eta zuzendaritza zientifikoaren pean.

Hala ere, taldearen sorrerak ez zuen enpresa proiektu batekin zerikusirik, mediku estomatologo honen ekimen pertsonalarekin baizik, alegia: klinikan egindako lanarekin osatuko litzatekeen ezagutza sortzearekin. Emaitzak ikusgarriak izan ziren –eta dira-. Hasieran 35 pertsona zeuden eta orain 300 baino gehiago. % 85 baino gehiago diziplina anitzeko goi mailako lizentziadunak dira –medikuak, farmazialariak, biologoak, ingeniariak, etab.- eta horietako 50ek I+Gn egiten dute lan modu esklusiboan. Patenteen 46 familia (200 baino gehiago guztira) eta erregistratutako 193 marka ditu; 300 artikulu zientifiko argitaratu ditu eta 12 liburu; eta Anitua bera mundu osoko 50 unibertsitatetan irakaslea da. Arraroa da egunen batean edozein herrialdetan hitzaldi bat emateko gonbidapena jasotzen ez badu.

Alto de Armentiako bere geletatik urtero-urtero espezialitate guztietako 2.000 mediku baino gehiago pasatzen dira Gasteizen garatutako teknikak ikasteko eta munduko eliteko kirol talde ia guztiek (futbola, NBA, tenisa edo motozizklismoa) giharren lesioak tratatzeko Anituak aurkitutako protokoloa erabiltzen dute dituen abantaila klinikoengatik eta osatzeak % 40 azkartzeagatik.
Ikerketak ikerketari egiten dio dei eta, hala, egun, hiru linea oso desberdinetan egiten du lan: inplantologoa, birsortze terapia eta loaren apneak. Lehenengoan, enpresa gasteiztarra I+Gn munduko liderra da, Estatu Batuak, Alemania edo Suitzari lehia eginez. Bertan, munduko inplanterik onenak egiteagatik gailentzen da.

Ezagutza sortzeak, helarazteak, pertsonak osatzeak eta pertsonon bizi kalitateari laguntzeak eta hobetzeak BTI arima duen enpresa bihurtu du. Giza taldearen adinaren batezbestekoa 35 urtekoa da eta % 55 emakumeak dira. Bertako kideen beharrezko espezializazio gorenak kontratatzeko nolabaiteko zailtasunak sortzen baditu ere eta barne formakuntzara behartzen badu ere. BTIk, duela 28 urte sortu zenetik, ikerketa eta garapenean irabazien % 100 inbertitzen du, enpresa munduan ezohiko zerbait.
Berrikuntzari Felipe Printzea Sariak inflexio puntua eragin zuen Gasteiztik mundura zabaltzeko ezagutza sortzearen aldeko apustua egin duen enpresa honen historian, euskal hiri txiki batetik sektore honetan nazioarteko bihurtzeak dituen zailtasunekin.