Project Description

Argazki guztiak

Applek Guardian Llodioren beira hautatu du Japongo I+G zentroaren fatxadarako

Izena: Guardian Llodio Uno S.L.
Kokalekua: Laudio
Sektorea: Beira
Langile kopurua: 500
Sorrera urtea: 1934

guardian2

Guardian Glass Llodio beiraren abangoardian dago, tradiziozko 80 urteren ostean.
Villosa familiako konpainia (Vidrierías de Llodio S.A.) Ameriketako Guardian multinazionalean 1984. eta 1986. urteen artean integratu zen. Antzinako Pittsburg labea kendu eta azken generazioko “float” labea jartzeak, garai hartan penintsula osoan zegoen Guardianeko bakarrak, benetako iraultza eragin zuen. Aiaraldetik beira lauaren Europako ekoizle nagusietako bat izan da.
Gaur egun, 80 urteko historia baino gehiagorekin, 500 pertsona baino gehiagori lan zuzena ematen die eta bere jarduera eraikuntzarako eta autoen ordezko piezen sektorerako beira fabrikazioan ardazten da.

2011n labea berritu zuten eta horrek gardentasun eta neutraltasun handiko beira mota baten fabrikazioan –UltraClear beira- erreferentzia izateko aukera eman die. Aipatu beira konpainiaren produktu nagusia da. Urte horretan bertan Euskal Makila, Euskal Enpresa eta Sozietatea Fundazioak ematen duen saria, eman zioten azken 30 urteetan Laudioko plantan egindako inbertsio apustuagatik.
Automobilaren esparruan, konplexutasun handiko 1.500 haizetako desberdinen fabrikazioan espezializatu dira.

Guardian Llodiok konpainiak Michiganen (Estatu Batuak) duen I+G zentroarekin soinez soin egiten du lan produktu berriak garatzeko, esaterako, UltraClaro beira, haizetako berogarriak edo urte honen amaieran argitara eramango diren beste proiektu batzuk. Hala, Guardianek berariaz garatutako kurbatu sistemak ezartzeaz gain, labean inbertsio handiak ere egin ditu energia aurrezteko eta kutsadura ahalik eta gehien murrizteko xedea lortzeko asmoz.

Autoen ordezko piezetarako beiraren sektorean, Guardian Llodiok produkzioaren ia % 85 Europa osoko herrialdetara esportatzen du, beira laua mundu osoko 50 herrialdetara iristen den bitartean. Guardianen beira mundu osoko eraikin enblematikoen fatxadetan dago, esaterako, Yokohamako (Japonia) Apple Research and Developmente Center eraikinean edo Londreseko One Blackfriars eraikinean.