Project Description

Argazki guztiak

Michelinek Arabako esportazioen % 20 gauzatzen du

Izena: Michelin
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Pneumatikoak
Langileak: 3.200
Sorrera urtea: 1966

michelin2

Michelin enpresak Gasteizen duen plantak aurten 50. urteurrena ospatu du eta Arabako Domina eman diote. Hala, enpresak gure lurraldearekin eta Arabako ekonomia garatzen laguntzeko duen konpromiso aldaezina aitortu nahi izan dio Foru Aldundiak.

Mende erdi honetan zehar Araba eta Michelin ia modu paraleloan hazi dira eta garai berrietara egokitu behar izan dira. Gaur egun, Frantziako taldearen fabrikak 3.200 pertsonei ematen die lana baina gure hirian bizi izandako enpresaren historian plantilla 9.000 arabar baino gehiagok osatu dute.

Gasteizko fabrika Michelinek Espainian sortutako bigarrena da (lau ditu) eta mundu mailan taldeko handienetako bat da. 1996an sortutako plan horri pneumatikoak biltegiratzeko Asparrenako instalazioak gehitu zitzaizkion (2004). Aurten 30.000 metro koadro handitu dira, 80.000 metro koadroetara iritsi arte. Guztira 38 milioi euroko inbertsioa eginda, abangoardiako logistika zentroa konfiguratzen dute, Europara eta Amerikara zuzendutako motoen 1,2 milioi pneumatiko eta Gasteizko fabrikan ekoitzitako turismoen 650.000 pneumatiko barne har ditzakeena. Urtero-urtero logistika zentro honetatik 15 milioi pneumatiko igarotzen dira.

Michelin, 2016ko Arabako Domina

Michelinek Gasteizen lau industria area ditu: turismoen pneumatikoak, ingeniaritza zibileko pneumatikoak, errefortzu metalikoak eta gomaren osagaiak. Produkzioa automobilen fabrikatzaileei eta ordezko piezen merkatura zuzentzen da eta, tona kopuru handiko pneumatikoen kasuan, azpiegituren eta meatzaritzako sektoreetara. Helmuga: taldeak merkataritza presentzia duen 170 herrialdeak.

1995. urtean Michelinek Gasteizen duen plantak munduko gurpil handienaren Guiness errekorra lortu zuen, 5.782 kiloko eta 3,72 metroko diametroa zuen pneumatiko bat fabrikatuz. Lorpen horren ondotik obra zibileko ibilgailuentzako pneumatiko erraldoietan espezializatu ziren.