Project Description

Argazki guztiak

Mizar, 3D inprimatzea medikuntzarekin elkartzen da

Izena: Mizar Additive Manufacturing S.L.U.
Kokalekua: Gasteiz
Sektorea: Osagai metalikoen fabrikazioa
Langile kopurua: 9
Sorrera urtea: 2014

mizar2

Bi urte baino ez ditu eta adituek Mizar gure lurraldeko puntako konpainiatzat jotzen dute. Enpresaren espezializazioari eta gaikuntzari esker, dagokien sektorean Espainiako liderrak dira eta Europa mailan erreferentzia bat. Jarduera nagusia mota guztietako pieza edo osagai pertsonalizatuak egitea da Fabrikazio Gehigarri edo Additive Manufacturing (AM) izenarekin ezagutzen den teknologiaren bidez. Fabrikazio kontzeptu berri bat da. Bertan, materiala modu kontrolatuan uzten da, geruzaz geruza, beharrezkoa den lekuan bakarrik, hiru dimentsioko eredu batean aurretik definitutako forma lortzeko. Lagunartean fabrikazio gehigarriaren prozesu honi 3D inprimatzea esaten zaio.

Teknologia honek produktuak diseinatu eta garatzeko alternatiba berriak ematen ditu eta hainbat sektoretan –esaterako, aeroespaziala edo osasun medikoa- berrikuntza teknologiko garrantzitsuak ahalbidetzen ditu, industrian, oro har, irtenbide aurreratuak emateaz gain.

Jatorria 2014ko urrikoa da, MIZAR fabrikazio gehigarriaren teknologiaren bidez produktuak diseinatu eta fabrikatzeko zerbitzuak eskaintzen has dadin egitura berrantolatzen dion Arabako ALCOR taldearen hausnarketa estrategikoaren hausnarketaren emaitza.

Sektore aeroespazialean, adibidez, etorkizuneko turbinak fabrikatzeko proiektu batean ari dira lanean, erreferentziazko hainbat enpresarekin batera garatzen ari dena. Sektore aeroespaziala konpainiaren jarduera zamarik handiena duen esparrua bada ere, izen handiko medikuekin elkarlanean aritzeak hasierako oihartzun garrantzitsua eman dio.

Mizarrek, adibidez, Ewing sarkoma (nerabeen artean hezur tumore ohikoenetako bat) duen neskatila baten kirurgia konplexurako pelbis eredua fabrikatu du. Neskatilaren pelbisaren erreprodukzio zehatza egin zuen, anatomia eta lesio berekin eta, hala, San Joan de Déu Ospitaleko (Bartzelona) medikuek ebakuntza aurretik entseatzeko aukera izan zuten.

Halaber, Gasteizko Artroskopia Kirurgiaren Unitatearekin lankidetza hitzarmen bat dute, Mikel Sanchez doktorea buru izanda, arazoak edo deformazioak konpontzeko fabrikazio gehigarriaren proiektuak burutzeko. Prototipoek lesio mota aurretik zehaztasunez ezagutzeko eta gaixoaren osatzea bermatzeko nola esku hartu jakiteko bidea ematen dute.

I+Gn egindako ahalegina handia da. Makina aurreratuenak ditu eta profesionalen talde oso gaituarekin batera, orain arte bideragarriak ez ziren konponbide berriak eskaintzeko aukera ematen du.