Project Description

Argazki guztiak

Naipes Heraclio Fournier karta sortak, jokalari profesionalek munduko onenak direla diote

Izena: NAIPES HERACLIO FOURNIER S.A.
Kokalekua: Legutio
Sektorea: Jolasen eta jostailuen fabrikazioa
Langile kopurua: 60
Sorrera urtea: 1870

fournier2

Naipes Heraclio Fournier, zalantzarik gabe, Arabako enpresa ezagutuenetako bat da, 1870. urtean sortzailea Gasteizen bizitzen jarri zenetik inprimatzearen tailer txiki bat zabaltzeko. Metodo berritzaileei esker hasiera arrakastatsua izan ostean, 1877. urtean, hiriko Arte eta Ofizio Eskolako irakasle bati, Emilio Soubrier eta Díaz de Olano margolariari, karta sorta bat diseinatzeko eskatu zien.

Egun karten munduko merkatuan liderra izateko eta jokalariek munduko onenak direla esateko bidea hortxe abiarazi zuen. Lehen karta sorta haren kalitate eta originaltasun berak, 1889ko Pariseko Erakusketa Unibertsalean diseinuaren nazioarteko sariak jaso zuenak edo 1929an Bartzelonakoan, gaur egun marka izaten jarraitzen du. Tradizioa oinarri duen baina baita etengabeko berrikuntza eta kalitatearekiko pasioa oinarri dituen ehun urtetik gorako historia.

Kasinoaren industrian espezializatutako nazioarteko konpainia gisa finkatuta, 1986. urtean Fournierrek eta The United States Playing Card Companyk indarrak batu zituzten lider absolutuen tandema osatzeko. Goiaingo poligonoko instalazioetatik 60 herrialde baino gehiagoko bezeroei zerbitzu ematen diete.

Bost kontinenteetako jokalari zorrotzenek Fournier kartak aukeratzen dituzte fabrikazioan erabilitako osagaien aparteko kalitateagatik (merkatuko estandarra baino askoz hobea), gainerako lehiakideen aurrean desberdintzen dituen teknika bati esker. Produkzio prozesuan karta bakoitzari kalitatearen 12 kontrol egiten dizkiote, ikuspegi artifiziala eta argi optiko infragorriaren testa barne hartuta. Halaber, lehengaia eta salmenta puntua kontrolatzeko aukera ematen duen kode bat inprimatuta dute guztiek.

Hori da modu parte hartzailean eta gardenean kudeatzen den giza taldeak osatzen duen eta kalitatean eta berrikuntzan lider den nazioarteko enpresa baten arrakastaren gakoa, sormena, ekimenak eta garapen pertsonala faboratuz.