Project Description

Argazki guztiak

OTUA Taldea, birziklatzeari aplikatutako teknologia

Izena: Otua Taldea
Kokalekua: Legutio
Sektorea: Birziklatzea, Banaketa eta Ikerketa
Langile kopurua: + 200
Sorrera urtea: 1974

otua2

Lau hamarkada baino zertxobait gehiagoren buruan, metalak birziklatzen dituen Otua familiako enpresa Otua Taldea bihurtu da, sektoreko Europako liderra, eta Birziklatzean, Banaketan eta Ikerketan espezializatutako zortzi konpainiek osatzen dute.

Reydesa Recycling, Deydesa 2000 eta Zabor Recycling birziklatzearen hainbat areaz arduratzen dira eta horiei beste batzuk gehitu zaizkie, jardun ildoak dibertsifikatze aldera: Aceros Urola, altzairuzko barra trinko eta zulatuak moztean espezializatua; Udom, etxeko erabilerarako etxetresna elektriko txikien fabrikatzailea eta merkaturatzailea; Inatec Fundazioa, ingurumen ikerketarako prozesuez eta proiektuez arduratzen dena eta taldeko area guztietan berrikuntza teknologikoa ezartzeko arduraduna; Refial, bigarren galdaketako aluminioaren findegia; eta Resal, gatz zepen tratamenduaz eta berreskuratzeaz arduratzen dena.

2013. urtean Igorren (Bizkaia) dagoen Arriskutsuak Ez diren Industria Hondakinen Gordailua eskuratzeak taldea zabaltzeko estrategiari dagokionez urrats erabakigarria izan zen eta Europako liderra izateko funtsezko pieza da. Posizionamendu honen adibidea: Ion Olaeta, Otua Taldeko Birziklatze Banaketaren zuzendari nagusia eta FEReko presidentea, Birziklatzearen Industrien Europako Konfederazioko presidenteorde hautatzea.

Enpresa horietan sortzen diren sinergiek eta produkzio ahalmenak kalitatezko zerbitzu berritzailea ematen dute. Bertan, koordinazio arazoak, denbora galerak saihesten dira eta sortzen diren aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko bidea ematen dute, bilakaera iraunkorra eta errentagarria bideratuz. Hori guztia familia izaera eta bezeroei hasieratik eskaintzen dieten gertuko tratua ahaztu gabe. Egunerokotasunean argi dute “apartekoak izateak desberdin egiten gaituela” eta industria prozesuetan azken teknologiak gehitzeari esker erreferentzia bat direla eremu askotan, bereziki, metalak berreskuratzean.

Baina berrikuntza ez da talde arabar honen ardatz bakarra. Otua Taldeak garapen iraunkorrarekin konpromiso irmoa dauka ingurumen eragina 0 izan dadin. Burutzen duten birziklatze egitekoak planetaren erosioa % 95 arte murrizten du eta talde teknikoa eta giza taldea ingurumenaren aldetik teknologia arduratsuen 18 ikerketa proiektu baino gehiagoren buru da.