Project Description

Argazki guztiak

Talgok Saudi Arabiako AVEren bagoiak Rivabellosan fabrikatzen ditu, bere produktu nagusia

Izena: Patentes Talgo
Kokalekua: Rivabellosa
Sektorea: Trenbideak
Langile kopurua: 1.966 talde osoan
Sorrera urtea: 1942

talgo2

Talgok Rivabellosan duen plantan konpainiaren proiektua nagusiaren lehen piezak fabrikatzen dira. Alegia, Saudi Arabiako AVEren 465 bagoi eraikitzea, Medina eta Meka -Islamaren bi hiri santuak- batuko dituen abiadura handiko trena.

Arabako egoitza korporazio baten parte da, hain zuzen, gaur egun bost kontinenteetan bidaiarien abiadura handiko eta oso handiko trenak diseinatu, fabrikatu eta mantentzeko punta-puntako teknologian lider den Espainiako enpresarena. Taldearen jarduerak trenbideen materialak eta ekipoak diseinatzean, fabrikatzean eta mantentzean dautza, teknologia berdingabeak eta propioak oinarri hartuta.

Azken 10 urteetan nazioarteko zabaltzea ekarri duen garapen berritzailea –Espainian, Alemanian, Kazakhstanen, Uzbekistanen, Errusian, Saudi Arabian eta Estatu Batuetan fabrikazio eta mantentze kontratuen esleipenarekin- baina aspalditik datorrena. Talgo proiektu aitzindari batetik jaio zen eta bere historia osoan zehar berrikuntza izan da jardueraren ildo gidaria: konpainiak 30 nazionalitate baino gehiagoko profesionalak biltzen dituen plantilla baten ekimen eta kreatibitate pertsonala sustatzen duen laneko giroa sustatzen du.
Konpainiaren azken apustu teknologikoa AVRIL da, merkatuko abiadura handiko trenik modernoena, gehienezko irisgarritasuna, kontsumo energetiko txikiagoa, bidaiarien garraioan gehienezko edukiera (600 plaza arte) eta eraginkortasun operatiboa eskaintzeko aukera emango dioten irtenbide teknologiko aitzindariak dituena.