Project Description

Argazki guztiak

Segundoro Araban fabrikatu diren osagaiak eta egiturak dituen hegazkin bat aireratzen edo lurreratzen da munduan

Izena: Aernnova Aerospace
Kokalekua: Arabako Teknologi Parkea
Sektorea: Aeronautika
Langile kopurua: 1.400 Araban (guztira 4.300)
Sorrera urtea: 1986

aernova2

Eta meritua Aernnovarena da, kudeaketa egokiari eta I+G+Bren aldeko apustu irmoari esker, Arabatik oso altu hegan egin daitekeela erakutsi duen konpainiarena hain zuzen.

Sortu zenean Gamesari lotuta zegoen baina ERJ145 izenekoaren hegalak diseinatu eta fabrikatzeko Enbraerrekin kontratua sinatzea lehen dibisio aeronautikoan sartzeko debuta izan zen. Debut horri beste askok jarraitu zioten, esaterako, 2002. urtean munduko hegazkin handiena den A380ren aeroegiturak fabrikatzea edo Ipar Amerikako Boeing fabrikatzailearekin egindako kontratua (2004).
Gaur egun, Aernnova Aerospace izenaren pean, egoitza nagusia, ingeniaritza eta lau fabrika Araban edukitzeaz gain, instalazioak Espainian, Mexikon, Brasilen eta Errumanian ditu, Estatu Batuetan ingeniaritzako bulego bat edukitzeaz gain. Baina garrantzitsua da aeroegiturak eta osagaiak –esaterako, aireontzien fabrikatzaile nagusietarako hegalak, fuselajeak eta enpenajeak- diseinatzen eta fabrikatzen dituen enpresa liderra dela. Izugarrizko hazkundea konpromiso pertsonal gisa sortu zen enpresa batentzako eta gaur egun munduko aeroegituren 10 hornitzaile nagusien artean dago (esportazioaren % 60).

Honaino iristeko, bide luze bat egin dute. Ibilbide horretan, zalantzarik gabe, enpresa bikaintasunaren aldeko apustua egin dute, bai diseinuari eta fabrikazioari, bai barne kudeaketari dagokienez, eta oso gaituta dagoen giza taldea dauka.

Sekretua ez da hain isilekoa, galdetzen duen orori esaten baitiote: “Aernnova den giza taldea enpresa proiektuarekin identifikatzea”. Eta sektore aeronautikoak Euskadin eta Espainian etorkizuna duela uste izatearen konfiantza irmoa. Emaitzek arrazoia ematen diote. Egun, Champions delakoa jokatzen dute eta munduko erreferentziazko enpresa proiektu bat Araban finka dadin lortu dute, lehen mailako teknologikoaren sektorean, aeronautikoan hain zuzen.