Project Description

Argazki guztiak

2011n esportatutako Arabako Errioxako botilen % 22 inguru Araex Taldekoak ziren.

Izena: Araex Grands
Kokalekua: Gasteiz
Langile kopurua: 12
Sektorea: Edariak/ardoak
Sorrera urtea: 1993

1993. urtean, pertsona gutxik Arabako Errioxari buruz hitz egiten zutenean, orduko Javier Ruiz de Galarreta ekintzaile gasteiztarrak potentzial handiko sektorea bere aurrean zuela argi ikusi zuen. Ezagutarazi nahi zuen, Errioxa jatorri deiturako Arabako azpizonako ardoak mundu osoan dasta zitezen nahi zuen. Bere helburua argia zen: lankidetza proiektu bat jorratzen duen negozio berritzailearen eredua (bertan, nazioartekotzea negozio estrategikoa zen). Ia urtebete eman zuen upeltegiak hautatzen. Geografia osotik barrena ibili zen parte hartzeko prest zeuden enpresari talde bat hautatzeko.

Ia hogeita bost urte geroago, Araex Grands (ARAEX eta Spanish Fine Wines), hasierako proiektu horren emaitza, Espainiako mahastizaintzako eta ardogintzako talde garrantzitsuenetako bat da premium ardoei eta super premium ardoei dagokienez, Arabako Errioxako ardoen esportatzaile nagusia izateaz gain. Hala, 2011n esportatutako Arabako Errioxako 5 botilatik 1,16 (% 22 inguru) talde honenak ziren.

Produkzioari lotutako aholkularitza, zona honetako sei upeltegien eta Rias Baixas, Ribera del Duero, Rueda, Toro, Navarra eta La Mancha jatorri deituren beste sei upeltegiren merkaturatze eta nazioartekotze lanetan ematen dute eguna. Taldearen marka sortuz, Araexek upeltegi bakoitzaren banakako marka sortzeko proposamena aurrera eraman du, aipatu upeltegien filosofia eta banakako identitatea errespetatuz.

2010. urtean, beste urrats bat eman nahi izan zuten eta Javier Galarreta Michel Rolandekin, munduko enologo onenetako batekin, elkartu zen. Aliantza horren ondotik Rolland&Galarreta ardoak jaio ziren eta horiekin Espainiako ardo zurien eta beltzen jatorri deitura garrantzitsuenetako hiruren terroir izenekoa zabaldu nahi dute.

Proiektu guztietan kalitate goreneko produktu bat eskaintzeko ideia gailentzen da, horien jatorrizko inguruarekiko errespetua alde batera utzi gabe. Berrikuntza Araex Taldearen DNAn ere egon badago. Egun, ardoen histamina edukia murrizteko proiektu aitzindari batean murgilduta daude. 2008. eta 2012. urteen artean hauxe lortu zuten: ardoek ohiko 14-16 miligramo/litroko izatetik 0,5 izan zezaten eta egun 0 absolutua lortzeko lanean ari dira, ardoen propietateak aldatu gabe hain zuzen. Halaber, karbonoaren aztarna ahalik eta gehien murrizten ahalegintzen dira (adibidez, upeltegiek berotegi efektuko gasen emisioak izan ditzaten saihestuz). Etorkizunari asmo handiko erronka batekin egin nahi diote aurre: 2018an Europar Batasunak enpresa handitzat jotzen duena izatea hain zuzen. Alegia, 50 milioi euroko negozio zifra lortzea.